ULMA Construction 2017-09-29

Madrileko Wanda Metropolitano estadio inauguratu berrian parte hartu du ULMAk

Estadio zaharra, La Peineta izenez ezagututakoa eta 20.000 ikuslerentzat zena, 68.000 ikuslerentzat den beste bat bihurtzea erronka tekniko eta logistiko handia izan da. Erronka gainditu izan da plangintza onari eta material txandakatzeari esker.

1994an inauguratu zen Madrileko Erkidegoko estadioa. Orduan obalo formako harmaila bakarra zuen eta 20.000 ikuslerentzako lekua zuen. Orain, birmoldatu ondoren, estadioak 68.000 pertsona hartu ditzake eta elipse forma dauka, 300 eta 255 m-ko ardatzekin. Estalkia, 46.000  mbaino gehiago dituena, jokalekutik 50 m-ko altueran jarri da.

Estadioa, zeina Madrileko Atleticorena baita, auditorium batekin, VIP palkoekin eta aisialdi guneekin diseinatu da; horrela diseinatuta, orain funtzio askoko kirol estadioa da, eta zaleen gozamenera oso pentsatutako guneak ditu.

Estadioa zabaltzeko, portiko erradial handi batzuk eraiki dira hainbat mailatan, 15,9 m ere dituzten baoekin, eta haien gainean aurrez fabrikatutako hormigoizko piezak kokatu dira. Hala, forma eman zaio estadioko harmailari. Konplexuaren zati honen eraikuntza ENKOFORM enkofratuarekin egin da, zinbria arin baten zurkaiztuta.

Portikoen azpian, hormigoi armatuzko edo postesatuzko forjatuak jarri dira, estadioaren solairuak eta sotoak sortzeko. Gune horiek ere ENKOFORM enkofratuarekin egin dira, baina oraingoan EP eskorekin zurkaiztuta. Hori egiteko, analisi zehatza egin zen  bezeroarekin batera, eta erabaki zen hau izango zela soluziorik hoberena.

Kanpoko itxitura eraikina inguratzen duten horma kurbatuen bitartez eraiki da. Neurrira fabrikatutako panel metalikoen bitartez gauzatu dira, geruza guztiak zinbriaren eta ENKOFORM enkofratuko plataformen gainean bermatuta.

Mota honetako obrek proiektuaren azterketa zorrotza egitea eskatzen dute. Gainera, tamaina handiko bitarteko tekniko eta logistikoak erabili dira eta bezeroarekin harremanetan egon da etengabe, urrats guztiak planifikatzeko. Material asko txandakatu da eta azken orduko ezustekoei aurre egiteko prest egon gara hornidura berriekin.

Uso de cookies

Este sitio utiliza cookies para facilitar y mejorar la navegación. Si continua navegando, significará que acepta su uso. Puede cambiar su configuración u obtener más información en nuestra política de cookies

Cookies erabilera

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen segitzen baduzu, cookie-ak erabiltzeko baimena eman duzula joko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, irakurri cookie-ei buruzko politika.

Use of cookies

This website uses cookies to facilitate and improve browsing. If you continue browsing, we will take this to mean that you accept their use. You can change your configuration or get more information from our cookies policy.

Verwendung von Cookies

Diese Seite verwendet Cookies für ein einfacheres und besseres Surfen. Wenn Sie weiter surfen, akzeptieren sie damit deren Verwendung. Sie können die Konfigurierung verändern oder weitere Information über unsere Cookies-Politik erhalten

Uso de cookies

Este site usa cookies para facilitar e melhorar a navegação. Se continuar navegando, significa que aceita seu uso. Pode alterar a sua configuração ou obter mais informações sobre a nossa política de cookies

Utilisation de cookies

Ce site utilise des cookies qui facilitent et améliorent la navigation. Le fait de continuer sur ce site vaut acceptation de leur utilisation. Vous pouvez changer leur configuration ou en savoir plus sur notre politique de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies