ULMAren eta Villani Salumiren arteko lankidetzari esker, enpresa italiar historikoak globalki hedatu ahal izan du bere produktuen kalitatea eta freskotasuna sakrifikatu gabe. ULMAren ontziratzeko makinei esker, urteko 10 milioi erretiluko produktibitatea handitzea, makineria osagarria integratzea, logistika eta banaketa hobetzea eta produktuaren trazabilitatea hobetzea lortu dute.
Villani Salumi, 1886an Castelnuovo Rangonen (Modena) sortutako enpresa, erreferentziazkoa da kalitate handiko hestebeteen eta txerrikien ekoizpenean. 2022an, 146 milioi eurotik gorako fakturazioa izan zuen, eta 10.000 saltokitan baino gehiagotan dago dago presente mundu mailan. Enpresak zuen erronka nagusia produktuen kalitatea eta freskotasuna kontsumitu arte mantentzea zen.
Erronka horri aurre egiteko, ULMA Packaging-ek TSA 875 termozigilagailuak proposatu zizkien; Minutuko 22 ziklo egiteko gai zirenak. Makina horiek ezin hobeak dira linea automatikoetarako eta ekoizpen ertain-altuetarako, eta irtenbide moldagarria eskaintzen dute erretilu eta materialen formatu ezberdinetarako.
Produktuaren kalitateari ahalik eta denbora gehien eusteko helburua genuen.
Angelo Fabio Albanese, hestebete egosiak eta xerrak ekoiztearen arduraduna.
TSA 875 termozigilagailuen inplementazioari esker, Villanik urtean 10 milioi erretilu baino gehiago ekoiztea lortu du, freskotasunik eta kalitaterik handiena bermatuz. Makina horiek sendotasuna, epe luzerako fidagarritasuna eta formatua eta mantentze-lanak aldatzeko erraztasuna eskaintzen dute. Gainera, etiketatzeko eta kalitatea kontrolatzeko sistemak integratzen dituzte, produktuaren logistika eta banaketa hobetuz.
ULMA ontziratzeko makinekin, bilatzen ari ginen malgutasuna eta berrikuntza teknologikoa aurkitu ditugu.
Angelo Fabio Albanese, hestebete egosiak eta xerrak ekoiztearen arduraduna.
Gaur egun, Villani Salumik TSA 875 termozigilatzeko 6 makina ditu bere fabrikan, eta merkatu globalean duen posizioa sendotu du, bere produktuen kalitatea sakrifikatu gabe.