ULMAren sistemak Bidafarma industria farmazeutikoaren liderrarentzat

Bidafarma enpresa farmazeutikoak ULMA Handling Systemsen ganako konfuiantza erakutsi du Movik Solutions sistema aukeratuz bere operatiba optimizatzeko.

Bidafarma enpresa liderra da gama zabaleko eta top 100 medikamentuen handizkako banaketaren sektorean Espainian, eta ULMA Handling Systems-en Movik Solutions gaman jarri du konfiantza, eskaerak biltegiratu, birjarri eta prestatzeko operatiba optimizatzeko, batez ere Madrilen dituen instalazioen gordetako bolumen handiko erreferentzietan.

Movik Solutions ULMA Handling Systems-en gama da, konplexutasun txikiagoko automatizazio-beharrei erantzuten diena eta automatizaziorako bidean lehen urratsa izan daiteke.

Proiektua malgutasuna kontuan izanik osatu da, eta funtsezko hiru eragiketa konbinatzen ditu: paleta osoaren irteera, errotazio handiko erreferentzien eskaerak prestatzea eta errotazio ertaineko eta txikiko erreferentzien eskaerak prestatzea. Gainera, Batch Picking-en aukera gehigarria du palleten mugimenduak optimizatzeko. Guztia sistema beraren barruan dago, eta gure SGA U-mind-ek kudeatzen du. Software logistiko horrekin informazio operazionala lantzen da, instalazioaren bizi-zikloari buruzko informazioarekin batera.

Paleten biltegiak 1.000 kg-rainoko paletak eta 2.2 m-rainoko altuerak manipulatzeko aukera ematen du, eta bezeroak ondoen egokitzen zaion banaketa aukeratu ahal izango du. Era berean, altuera txikiagoko kokalekuak daude picking egin den paletak hartzeko eta, horrela, espazioak askatzeko.

ULMAren Movik Solutions

Movik Solutions ULMA Handling Systems-en gama da, egungo logistikak planteatzen dituen erronkei erantzuteko automatizazio-maila txikia behar duten enpresetan. Sistema eskalagarri bat, non korridoreak eta lanpostu berriak gehitu ahal izango diren aldaketa eta geldialdi handirik egin gabe, erabilera praktiko eta eroso batez.