ULMAk Memoria Sozial berria aurkeztu du

Aurten ere ULMA Taldeak bere Memoria Soziala argitaratu du. Bertan, 2022an Taldeak, Negozioek eta ULMA Fundazioak gauzatutako ekintzak, kanpainak eta proiektu sozial eta iraunkorrak jasotzen dira.

Memoria Sozial berriak hiru bloke garrantzitsu ditu. Elkartasuna Gara, non bilketa kanpainak eta dohaintzak aipatzen diren. Iraunkortasuna Gara blokean, mugikortasun jasangarria eta ingurumena zainzteko kontzientziazio eta kudeaketa kanpainak aipatzen dira. Eta azkenik, Konpromisoa Gara, Taldeko langileekiko konpromisoa eta ULMAk gizartearekiko duen konpromisoa biltzen dituena.

Memoria sozial honekin ULMAk, Taldeko 5.500 langile baino gehiagorekiko eta gizartearekiko zein ingurunearekiko duen konpromisoa erakutsi nahi du.

2022ko ULMAren Memoria Soziala