ULMA Architectural Solutions enpresaren drainatze soluzioa aukeratu dute berriki eraikitako Arena MRV estadioak (Belo Horizonte, Brasil) jasoko dituen euri urak husteko. Herrialdeko hamargarren futbol estadiorik handiena da eta maiatzean inauguratu zuten.
Brasilgo futbol talde garrantzitsuenetako batek estadio berri bat du Belo Horizonte hirian, Minas Gerais estatuan. Club Atlético Mineiroren Arena MRV da. Futbol zelai berri honek 47.000 eserlekuko edukiera du eta herrialdeko hamar estadio handienen artean kokatzen dena.
Bukatu berri den makro-proiektu honek 185.655,19 m²-ko azalera du eta Brasilgo Farkasvölgyi Arquitetos arkitetura estudioak diseinatu du. Brasilgo klub honen estadioko euri-urak husteko bestalde, proiektuaren arduradunek ULMA Architectural Solutions enpresaren drainatze-soluzioak aukeratu dituzte.
Neurrira egindako ULMA drainatze-kanalak
ULMA Architectural Solutions enpresaren helburu nagusia, eta proiektuaren arrakastaren gakoa, estadiorako proiektatutako kanalizazio-sistemaren ebakuazio ahalmena eta kostua optimoak izatea bermatzea izan zen.
Erronka horri erantzuna emateko, ULMA Architectural Solutions-ek garatutako plataforma anitzeko software bat baliatu zuten. Plataforma honi esker, Arena MRV-rako irtenbide egokiena aurkitu ahal izan zuten. Software berezi honek proiektuen azterketa hidraulikoak egiten ditu eta kasu zehatz bakoitzean egokiena den kanal eredua zein izan daitekeen aldez aurretik ezagutzeko eskaintzen du.
Belo Horizonteko Arena MRV estadioaren kasuan, proiektuaren arduradunek, hasiera batean, 450 mm-ko zabalera eta 200 mm-ko altuera zuten eta in situ fabrikatutako kanalak erabiltzea aurreikusi zuten. Baina, azterketa hidraulikoa egin ondoren, ULMAko ingeniaritza sailak erabaki zuen ur-jauzi kanalak instalatzea zela aukerarik onena. Hau da, hainbat altueratan kokatutako kanal zuzenen konbinazioa, lotune altxagarrien bidez elkartzen direnak.
Hori horrela, Belo Horizonten (Brasil) dagoen estadio berri honetarako ULMA ren U100 izenenko drainatze kanalak erabiltzea erabaki zuten. kanal horiek, 130 mm-tik 230 mm-ra bitarteko garaiera dute eta hasierako diseinuaren emari berari erantzuteko gaitasuna dute. Finean, aukeratutako drainatze sistema arinagoa eta merkeagoa da eta hasieran aurreikusita zuten ebakuazio-ahalmen bera du.