ULMA Constructionen aldamio-soluzioak erabili dituzte Villanueva del Río y Minas udalerrian dagoen eta Meridatik Los Rosaleserako trenbidea igarotzen den Huesnako Riverako ibarbidearen gaineko zubiaren birgaitze lanetan.
Proiektuaren ardatza zubia bera konpontzea izan da. Bertakoek “Burdinazko zubia” izenez ezagutzen zuten, antzina zubi osoa metalezko egitura batez osatuta baitzegoen. Ondoren, gaur egun osatzen duten hormigoizko arkuak eraiki ziren. Zubiak 222 metroko luzera du, eta hainbat motatako 8 arku-gangen gainean dago eraikia.
2010ean, egituraren iraunkortasunari eragiten zion drainatze-sistemaren arazo baten ondorioz, egituran zenbait konponketa lan egin behar zirela erabaki zuten. Horretarako, zubi osoa birgaitzea aurreikusi zuten. Zaharberritzeko lanen artean zeuden zubiaren goiko aldea iragazgaiztea eta drainatze-sistema behar bezala txertatzea.
Proiektua aurrera eramateko aurkitu ziren erronken artean, aipatzekoak dira zubia zeharkatzen duen trenbidea desegitea eta lehengoratzea, eta zubiaren estribo batetik bestera aldamio guztiak muntatzea.
3D teknologia
Proiektuak soluzio tekniko egokia, material asko erabiltzea eta inguruari egokitzea eskatzen zuen. Horregatik, bezeroari zerbitzurik onena eskaintzeko, azterketa teknikoa 3D teknologiaren bitartez egin da. “3D teknologiarekin, errealitatetik hurbilago dagoen azterketa egiten da eta muntaketaren aurreikuspena zehaztasun handiagoz egin daiteke”, zehaztu du Sebastian Salvatierrak, ULMAko Muntaketen arduradun koordinatzaileak.



Adibidez, lurraren orografiak eta ibaiaren igarobideak hainbat mailatako euskarriak behar izan dituzte. Horregatik, BRIO aldamioa zubiko pilen oinarrian kokatu da. Halaber, irtenbideak erabili dira, zubiaren taularen arkuen eta alboen lokailuetatik zintzilik. Gainera, aldamiozko egitura bat jarri da zubia arkuetako baten azpitik gurutzatzen duen linea elektriko bat babesteko. Laburbilduz, zubiaren birgaitzea proiektua eskakizun handikoa izan da behar izan diren soluzio eta material kopuru handiagatik.
“Erabaki genuen ULMA zela material hori eman ahal izango ligukeen enpresetako bat. Merkatuan hori egiteko moduan dauden enpresa gutxietako bat da, bai bolumenagatik, bai muntaketa zerbitzuagatik”, esan du Mar Basterrek, LICeko Ekoizpeneko buruak.
Gehiago jakin nahi baduzu, ez galdu proiektuaren bideo hau.