ULMAk teknologia industrialen proiektuak bultzatuko ditu Mondragon Goi Eskola Politeknikoarekin

ULMAk eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak (MGEP) lankidetza akordio bikoitza sinatu dute, aliantza indartzeko eta talentu gazte espezializatua sustatzeko baliagarriak izango diren ekimen berriak bultzatzeko. Konpromiso berri horrek ULMA Gela sortzea dakar, hau da, eskualdeko etorkizun industrialerako giltzarri diren arlo teknologikoetan ezagutza eta proiektu berritzaileak garatzeko gunea.

Akordio berri honek irismen mugagabea du, ULMA MGEPeko kudeaketa organoetan partaidetza duen bazkide laguntzaile gisa aitortzen du. Helburua da, hain justu, bi-bien intereseko arloak bultzatzea, noiz eta talentuak, ezagutzak eta teknologiak funtsezko pisua duten unean. Gainera, ULMA Gela sortzea eta finantzatzea ezartzen da. Espazio hori MGEPen instalazioetan egongo da, eta ikerketa, garapen eta berrikuntza proiektuetan lankidetza erraztea bilatuko du. Horretarako, sortu berri diren bi katedra erabiliko ditu, horietako bat Adimen Artifizialaren ingurukoa eta bestea fabrikazio industrialeko prozesuen eraginkortasunarekin lotutakoa.

ULMA Gelak hainbat helburu ditu: besteak beste, epe luzeko lankidetza zientifiko eta teknologikoa sustatzea, I+G proiektuak garatzea, gradu eta masterreko ikasleen talentua erakartzea ikasketa amaierako proiektuak eta lanak egiteko, ULMAko profesionalen prestakuntzan parte hartzea, eta gai jakin batzuk unibertsitateko ikasketa planetan eta prestakuntza programetan txertatzea.

Etorkizuneko industria eraikitzen ari gara, ikuspegi sozioenpresarial batetik gure ingurunean eragin positiboa izaten jarraitzeko. Pertsonen, garapen profesionalaren eta berrikuntzaren aldeko apustua egiten dugu, gure produktuak eta soluzioak munduko edozein lekutan gauzatu ahal izateko

Iñaki Gabilondo, ULMA Taldeko zuzendari nagusia

Gure eginkizun nagusiena ULMA Taldeko kooperatiben posizio lehiakor globala hobetzen lagunduko duen ezagutza teknologikoa transferitzea da. ULMAko profesionalek, gure ikertzaileek eta gure ikasleek parte hartzen duten proiektuen bidez egingo dugu hori, bertako teknologiarekin espezializatuz, bertako etorkizuneko teknikari, ingeniari eta ikertzaile bihurtu aurretik

Carlos Garcia, MGEPeko kordinatzaile orokorra

ULMA GELAn bultzatutako katedra berriek irailean hasiko dute jarduera, hurrengo ikasturtea hasten denean.

ULMAk eta MGEPek lankidetza estua izan dute beti ingurune industrial jasangarria bultzatzeko erronkarekin bat egin dezaketen profesionalak prestatzeko. Trebetasun espezializatuen eskaerak eta bilakaera teknologiko azkarrak unibertsitatearen eta enpresaren artean etengabeko talentu, ezagutza eta esperientzia trukea eskatzen dute.

Harreman horren ondorioz, azken hamarkadan MGEPeko 400 ikaslek baino gehiagok garapen profesionalerako espazio bat aurkitu dute ULMA Taldeko kooperatibetan. Gainera, azken lau urteetan, ULMA Taldearen negozioek 400.000 eurotik gorako inbertsioak egin dituzte urtean, ikerketa, transferentzia teknologiko eta etengabeko prestakuntza proiektuak finantzatzeko.