ULMAk Tabasco estatuko (Mexiko) findegia eraikitzeko megaproiektuan parte hartuko du

Koronabirusaren krisiaren eta mundu osoko petrolioaren sektorearen krisiaren erdian, Mexikoko Gobernuak herrialdearen energia-asebetetzea bilatzen duen megaproiektu estrategikoa hasi du.

Findegi honek herrialdean balio erantsi handiagoa duten produktu finduen produkzioa handituko du, merkataritza balantzea zainduz eta Mexikoko hego-ekialdeko garapen ekonomikoa eta soziala sustatuz.

PEMEX (Petróleos Mexicanos), Mexikoko estatuko petrolio eta gas naturalaren ekoizle, garraiolari, findzaile eta merkaturatzaileak mundu osoko ospe handiko Hego Koreako Ingeniaritza enpresa bati proiektua osatzen duten pakete nagusien garapena eman dio.Hego Koreako ingeniaritzak diesel hidrodesulfurazio unitate bat, gasoleo hidrodesulfurazio unitate bat, nafta hidrotratatzeko unitate bat, nafta erreformatzaile bat eta fluidoak pitzatzeko katalisi unitate bat eraiki beharko ditu.

Goi mailako nazioarteko proiektuetan 10 urte baino gehiagoko lankidetza arrakastatsua izan ondoren, Hego Koreako ingeniaritza enpresa honek ULMArekin duen konpromisoak proiektu honetarako forjatutako brida eta banatzaileen hornikuntza integrala lortzeko, bi enpresen arteko lankidetza bikaina sendotu besterik ez du egiten.

Proiektu hau ULMA Advanced Forged Solutions Mexikon orain arte gauzatu duen proiekturik handiena da.