ULMA Construction 2018-05-18

ULMAk PEFC egiaztagiria eskuratu du ingurumenarekin duen konpromisoaren aitortza gisa

PEFC egiaztagiria lortuta (Programme for the Endorsement of Forest Certification Schemes) ULMA Constructionek beste urrats bat gehiago eman du, bere jardueraren garapena eta ongizate soziala harmonizatzeko duen konpromisoan, ingurumenarekin bateragarri izanda.

PEFC egiaztagiriak esparru egokia eskaintzen du basogintzaren kudeatzaileei eta produktu horien eraldaketan diharduten enpresei nazioartean adostutako arau komun batzuk aplikatzeko, tokiko baldintzetara egokitutako iraunkortasun baldintza globalak ezarrita.

Hala, ULMAk, programa horrekin bat eginda eta PEFC egiaztagiria lortuta, modu aktiboan laguntzen du munduko basoak era arduratsuan kudeatuko direla ziurtatzen, ahalegintxo bat eginda klima aldaketa ekiditeko eta landa populazio askoren oinarria bermatzeko funtsekoak diren biodibertsitatea eta ekosistema ugari babesteko. Zaintza Katearen egiaztapenaren barruan sartzen da basoko produktuk iturri iraunkorretarantz jotzeko trazabilitaterako eskakizunak betetzea. ULMAren egiaztapenaren irismena VM-20 egurrezko habeakhiru geruzako taulak eta Birch taula fenolikoak saltzeko lanetarako aplikagarria izango da, haien fabrikaziorako baso egiaztatuetatik datozen produktuak erabiliz.

PEFC egiaztagiri eskuratu aurretik, ULMAk ingurumenaren babesari lotutako ondoko jarraibide orokorrak ezarri ditu, eta dudarik gabe lorpen honetarako funtsezkoak izan dira: Bere jardueraren garapen iraunkorrean laguntzea, horretarako beharrezkoak diren baliabideak eskura jarrita. Bere jarduerak eragiten dituen hondakinak progresiboki murriztea, bideragarri den guztietan. Lege betekizun aplikagarriak eta ULMAk adosten dituen beste baldintza batzuk betetzea. Ingurumeneko helburu eta jomugak finkatzea, ingurumeneko politika betetzean aurrera egin ahal izateko, ingurumenaren etengabeko hobekuntza eta kutsaduraren prebentzioa printzipiotzat hartuta. Baliabideen erabilera iraunkorra bultzatzea, besteak beste Zaintza Katearen betekizunak ezartzeko eta zaintzeko konpromisoa hartuta, PEFC arauaren arabera. Langileek ingurumenaren alorrean hartzen diren jarduketetan lagundu dezatela bultzatzea . Bukatzeko, ULMAren jarduerarekin zerikusia duten oinarrizko ingurumen gaiak alde interesatuen esku jartzea erabat.

ULMAren aukeraketa arduratsuak merkatu globaletan sartzea ahalbidetzen du, mundu mailako erakunde eta enpresek PEFC erabiltzen baitute basoen kudeaketa iraunkorraren erreferentzia gisa. 2017aren bukaeran, 313 milioi Ha baino gehiago zeunden egiaztatuta 35 herrialdetan, eta PEFC Zaintza Katearen egiaztapena duten 19.800 enpresa zeuden 72 herrialdetan. Munduan gehien ezarrita dagoen basogintza egiaztapenerako sistema da PEFC. Kontinenteka, hau da PEFC egiaztagiria duen azaleraren banaketa: %54 Ipar Amerikan; %31 Europan; %8 Ozeanian; %5 Asian; eta %2 Hego Amerikan. Zaintza Kateari dagokionez, Europan dago emandako egiaztagirietako gehienak (%83), eta gainerako egiaztagiriak, berriz, Asian (%10), Ipar Amerikan (%4), Ozeanian (%2) eta Hego Amerikan eta Afrikan (%1) eman dira. 

Zaintza Katearen PEFCren bitartez egiaztatzea da, hitz batean, ULMAko kolektibo osoak hartutako konpromisoa eta egindako ahalegina aitortzea, bere jarduera modu iraunkorrean garatzeak ingurunean inpaktu txikia izaten laguntzeko eta, gainera, bere bezeroen eskaerei erantzuteko, gero eta kontzientziatuagoak baitaude PEFC Zaintza Katearen egiaztagiria duten produktuen erabilerarekin eta eraikuntza metodo iraunkorrak aplikatzearekin, hala nola BREEAM metodoa (Building Research Establishment Environmental Assessment Methodology) edo LEED eraikitzeko modua (Leadership in Energy and Environmental Design), besteak beste.

Uso de cookies

Este sitio utiliza cookies para facilitar y mejorar la navegación. Si continua navegando, significará que acepta su uso. Puede cambiar su configuración u obtener más información en nuestra política de cookies

Cookies erabilera

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen segitzen baduzu, cookie-ak erabiltzeko baimena eman duzula joko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, irakurri cookie-ei buruzko politika.

Use of cookies

This website uses cookies to facilitate and improve browsing. If you continue browsing, we will take this to mean that you accept their use. You can change your configuration or get more information from our cookies policy.

Verwendung von Cookies

Diese Seite verwendet Cookies für ein einfacheres und besseres Surfen. Wenn Sie weiter surfen, akzeptieren sie damit deren Verwendung. Sie können die Konfigurierung verändern oder weitere Information über unsere Cookies-Politik erhalten

Uso de cookies

Este site usa cookies para facilitar e melhorar a navegação. Se continuar navegando, significa que aceita seu uso. Pode alterar a sua configuração ou obter mais informações sobre a nossa política de cookies

Utilisation de cookies

Ce site utilise des cookies qui facilitent et améliorent la navigation. Le fait de continuer sur ce site vaut acceptation de leur utilisation. Vous pouvez changer leur configuration ou en savoir plus sur notre politique de cookies

USO DEI COOKIE

Questo sito utilizza i cookie per facilitare e migliorare la navigazione. Se continui a navigare, significa che ne accetti l’utilizzo. Puoi modificare la tua configurazione o ottenere maggiori informazioni nella nostra POLITICA SUI COOKIE.

UŻYCIE PLIKÓW COOKIE

Niniejszy serwis internetowy używa plików cookie w celu ułatwienia i polepszenia surfowania po nim. Jeżeli nadal będą Państwo surfować po nim oznaczać to będzie, że akceptują ich zastosowanie. Mogą Państwo zmienić swoją konfigurację lub uzyskać więcej informacji na naszej POLITYCE DOT. PLIKÓW COOKIE

UTILIZARE COOKIES

Acest site foloseşte cookies pentru a facilita şi îmbunătăţi navigarea. Continuarea navigării presupune acceptarea politicii de cookies. Pentru schimbarea configuraţiei sau pentru a obţine mai multe informaţii vizitaţi politica de cookies

ИСПОЛЬЗОВАНИЕ COOKIE-ФАЙЛОВ

Данный сайт использует cookie-файлы для более быстрой навигации. Продолжая навигацию по сайту, вы соглашаетесь с политикой использования cookie-файлов. Вы можете изменить настройки или получить больше информации о нашей политике использования cookie-файлов

ÇEREZLERİN KULLANIMI

Bu site, geziniminizi kolaylaştırmak ve geliştirmek için çerezler kullanmaktadır. Sitede gezinmeye devam etmeniz, çerezlerin kullanımını kabul ettiğiniz anlamına gelecektir. Site yapılandırmanızı değiştirebilir veya Çerezler politikamız dahilinde daha fazla bilgi edinebilirsiniz.

ACEPTAR
Aviso de cookies