ULMAk Lisboako biadukturik luzeenaren konponketan parte hartu du

ULMA Constructionen irtenbideek Lisboako Duarte Pacheco biaduktuaren segurtasuna indartzea eta hobetzea ahalbidetu dute, trafikoari eragin gabe, sarbide seguruak bermatuz eta birgaitze-lanak optimizatuz.

Duarte Pacheco biaduktua Lisboara sartzeko bide nagusietako bat da, eta Portugalgo XX. mendeko arkitekturaren adibide nabarmena. 355 m-ko luzera du, eta bost zati nagusik osatzen dute: 40 m-ko alboko bi arkuk, bat trenbidearen gainean eta bestea Monsanto Baso Parkeko etorbidearen gainean, 85,80 m-ko bi biaduktuk eta 92 m-ko erdiko arku batek, Ceuta etorbidearen gainean.

Esku-hartzeak hiru jarduera izan ditu ardatz: sismia indartzea, egitura konpontzea eta biaduktuaren segurtasun-baldintzak hobetzea eta handitzea.

ULMA Constructionek eskainitako irtenbideei esker, lan-plataformak eta sarbide seguruak sortu ziren Duarte Pacheco bidezubia indartzeko eta birgaitzeko lanak egiteko. Irtenbide horiei esker, trenbidearen, ibilgailuen eta oinezkoen zirkulazioaren funtzionamendu normalari eragin gabe egin ahal izan dira obrak.

ULMA Constructionen produktu sorta zabala

Lanetan ezinbestekoa izan zen ULMA Construction-en produktu-sorta zabala, elkarren artean guztiz bateragarriak izateko diseinatuak. Horiei esker bideak babesteko bi atari diseinatu ahal izan zituzten, zinbria-dorreekin, BRIO habeekin, profilekin eta ENKOFORM enkofratuarekin. Portiko horiek lan-baldintza seguruak bermatu zituzten bideen gainean.

Gainera, BRIO aldamioaren soluzioei esker, bai hegaletan, bai taulan eta arkuetan esekita, lan-plataforma seguruak sortu ziren biaduktuaren eremu guztietan. Estrategia horrek beharrezko aldamio-bolumena optimizatzea ahalbidetu zuen, eta obraren sarbideetan eta inguruetan egon daitezkeen murrizketak eragotzi zituen.

Zutabe eta estribuetan, aldamioak lurrean bermatu ziren zuzenean, eta proiektuaren geometria eta eskakizun espezifikoetara egokitu ziren. Horrela, obraren fronte guztietarako sarbidea bermatu zitzaien langileei.

Ikus ezazu bideo honetan nola ahalbidetu duten soluzio berritzaile horiek guztiek sarbide-bide garrantzitsu honen zirkulazioan inpaktu minimoa duten obrak egitea: