ULMAk FS 400 flow pack makina biltzaile horizontal berria sustatu du erretiluan ontziratutako okela eta hegazti produktuetarako

Ontziratze sistema berriak film hedagarri eta erretraktilgarria erabiltzen du, ontziei itxura bikaina emateko, likido ihesen kontra babestuta.

FS 400 makinak film hedagarri erretraktila darabil, eta bere azken emaitza produktuaren inguruan ondo estututa dagoen ontzi bat da, likidoak iragaztea galarazten duena eta itxura aparta duena.

Altzairu herdoilgaitzez eraikia, FS 400 makinak gure HMI azken bertsioa darama –UPC 4.0 izenekoa–, eta horren baitan serieko ezaugarri aurreratuak ditu lantegi interkonektaturako. Horrek, beste funtzio batzuen artean, fil errektraktilaren sistema ere kontrolatzea ahalbidetzen du eta, horrekin, ontziratze sistema osorako kontrol bakarra lortzen da.

HMI-ak, 15”-koak, eskaintzen duen kolorezko interfaze grafikoari esker, sistema erraz eta samur doitzen da, makinaren parametroekin era erraz eta intuitiboan lan egitea ahalbidetzen baitu, formatu desberdinetarako errezetak azkar aldatzea erraztuta. Horrez gain, uraren aurkako babes handia dauka, sektorean beharrezkoak diren ezaugarriei, hau da, herdoilgaitza eta garbitzen eta higienizatzen erraza izateari, erantzuteko diseinatu baita.

Beste zenbait ezaugarri interesgarri ere badauzka, honako hauetara bideratutakoak: aplikazioaren funtzionamendua hobetzera eta langilearen eta mantentze lanetakoen lana erraztera. Ezaugarri horiek, azken batean, instalazioaren TCO delakoa (Total Cost of Ownership) murriztea eta bere inbertsioaren errentagarritasuna handitzea ahalbidetzen dute, mantentze lanen kostua murriztu eta instalazioaren erabilera eta higienizazioa erraztu egiten baitira.