Helsinkin kokatua, Kruunuvuori zubia Finlandiako zubirik luzeena eta garaiena eta garraio publikoarentzat, oinezkoentzat eta txirrindularientzat soilik eraikitako munduko luzeenetakoa izango da. ULMA Constructionen soluzioak funtsezkoak izaten ari dira Finlandiako hiriburuko azpiegitura garrantzitsu hau gauzatzeko.
Kruunuvuori zubiak itsasertzeko Kruunuvuenrantako auzoa lotuko du Helsinkiko erdigunearekin, Korkeasaari uhartearekin eta Laajasalorekin auzoarekin. 1.228 metroko luzerarekin eta 135 metroko altuerarekin, lanak bukatzen direnean, Finlandiako zubirik luzeena eta garaiena eta garraio iraunkorrari soilik eskainitako munduko luzeeenetako bat izango da.
Kruunuvuori zubiaren plangintza 2012an hasi zen nazioarteko diseinu lehiaketa batekin, eta eraikuntza 2021ean abiatu zen. Aurreikuspenen arabera, 2025ean bukatuko dituzte egiturak, eta 2027an jarriko da martxan zubia.
ULMA Constructionen enkofratu sistemak
TYL Kruunusillat partzuergoak (YIT Oy & Kreate Oy) eta TRB Rakennustoimisto enpresak, zubiaren eraikuntzaren arduradunek, ULMA Constructionen eta bere enkofratu-sistemenganako konfiantza jarri dute Finlandiako hiriburuaren mugikortasunerako proiektu estrategiko hau gauzatzeko. Sistema horiei esker, 135 metrotik gorako zubiaren pilona nagusia eraiki ahal izan da, Finlandiako altuena.



Zubi horri esker bertako biztanleek garapen jasangarria sustatuko duen eta hirian oinez, bizikletaz eta garraio publikoan mugitzeko aukera hobeak eskainiko dituen ibilbide berri bat izango dute. Era berean, zubiaren diseinuak oso kontuan izan du erabiltzailearen ikuspegia, bai estetikari dagokionez, baita erabiltzeko erraztasunari dagokionez ere. Zubiaren helburua argia eta zabala izatea da, paisaian ahalik eta inpaktu txikiena izan dezan.
Gozatu proiektu honetako irudi ikusgarriez bideo honetan.


