ULMAk Erresuma Batuko aire zabaleko igerilekurik handienaren drainatzea hobetu du

Tooting Bec Lido Londresen aurkitzen da eta 90 metroko ur-instalazio ikusgarri hau, Erresuma Batuko aire zabaleko ur gezako igerilekurik handiena da. Orain, drainatze-sistema berritu dute ULMA Architectural Solutions-ek emandako soluzioekin.

Harribitxi historiko hori 1906an eraiki zen eta Wandswortheko (Londres, Erresuma Batua) kirol-instalazioetako “koroaren harribitxia” nbezala ere ezagutzen da. Bertan, Ur Hotzetako Igeriketa Txapelketa Nazionala egiten da, eta hainbat herrialdetako gonbidatuak lehiatzen dira, igerilekuaren nazioarteko ospea azpimarratuz. Gainera, pisiznaren kutsu historikoak eta urteetan irabazitako ospeak film eta aktore ospetsuen grabazioak ere erakarri dituzte.

Bere historia luze eta oparoaren barruan, kapitulu berri bat hasiko da orain bere drainatze-sistemaren hobekuntzari esker. Hobekuntza hori, ULMA Architectural Solutions-en instalatutako polipropilenozko kanalekin eta compositezko saretekin . Helburua: instalazioaren drainatzea hobetzea eta, aldi berean, igerilekuaren xarma historikoari eustea.

Neurrira egindako drainatze-soluzioa

Proiektu honetarako aukeratutako kanalak, batez ere, oinezkoentzat erabiltzen diren polipropileno plastikozko kanalak dira. Beren iraunkortasunagatik eta kargei eusteko gaitasunagatik nabarmentzen dira. Gainera, kanal horien osagarri, composuteko saretak instalatu dira.

Hiru arrazoi nagusi zeuden composite saretak aukeratzeko:

  • Ez-korrosiboak: errendimendu handiko material konposatu batekin fabrikatuak, sareta hauek denboraren eta uraren ondorio korrosiboen aurrean erresistenteak dira, eta bizitza baliagarri luzea eskaintzen dute. Kloroarekiko erresistenteak direnez, igerilekuan erabiltzen diren produktuek ez diete eragiten.
  • Lapurreten aurkako segurtasuna: birsaltzeko baliorik gabeko materialarekin eginak, sareta hauek segurtasun-baliabide gehigarri bat ematen diote igerilekuko azpiegiturari.
  • Takoien aurkako sistema: Composite artekatuko sareta hauek, takoiekiko erresistenteak, ezin hobeak dira zuhaitzez inguratuta egon ohi diren eremuetarako. Duten diseinuari esker, orriak kanalen barruan erortzea eragozten dute, sarrerak beste sareta batzuetan baino txikiagoak baitira. Diseinu hau oso aproposa da jendea oinutsik ibiltzen den lekuetarako ere.

Azkenik, eta ULMAk bezeroei ematen dien arreta pertsonalizatuaren adibide gisa, proiektu honek estalki ireki berezi bat egin behar izan zuen, izkinak estaltzeko kanaletan 90º-ko birak egin ahal izateko.