Bolzanoko (Italia) erdigunea birmoldatuko duen proiektu honek, erabilera anitzeko eraikin bat aurreikusten du eta eraikuntzan ULMA Constructionen produktu-sorta zabala erabiliko dute.
Waltherpark proiektua erabilera mistoko eraikin multzo bat da, eta merkataritza-gune bat, aparkalekuak, bulegoak, jatetxeak, etxebizitzak eta kalitatezko hotel bat izango ditu, baita berdegune zabalak ere. ULMAk parte hartzen duen eraikuntza-proiektuak 16.000 m²-ko azalera du gutxi gorabehera, eta Bolzanoko barruti historiko osoa birmoldatzeko planaren barruan, WaltherPark interes eta erakarpen turistikoko gune bihurtzen laguntzea espero da.
ULMAk soluzio sorta zabala eskainiko du Bolzanon
Lanak burutzeko, ULMA Constructionek bere produktuen aukera zabala eskainiko du, hala nola enkofratu-sistemak, zurkaitzak, eskorak eta segurtasun-barandak:
ULMAren enkofratu-sistemei, zurkaitzei eta puntalei esker, proiektuko eraikinetako hormak eta zutabeak eraiki ahal izan dira, eta bezeroarentzat funtsezkoak izan dira obraren desnibeletara egokitzeko eta eremu zailetara segurtasun osoz iristeko. Horri guztiari segurtasun-barandak gehitu behar zaizkio, erorikoen aurkako aldi baterako babesa jarri ahal izateko.



ULMAk proposatutako soluzioak, teknologia onenak erabiliz eta bezeroarekiko lankidetza etengabea mantendtzearen ondorio izan da eta obrako edozein arazo konpontzeko bidea eskaini du.
Lanaren xehetasun gehiago ezgutu nahi izanez gero, ez galdu proiektuaren ezaugarriak eta ULMA Constructionek emandako soluzio eta produktuen inguruko bideoa hau.