ULMAk altuera handiko eraikinetan duen posizionamendua sendotu du nazioartean

Thamrin Nine dorreak, Indonesiako etxe orratzik garaienak, 333,5 m-ko altuera dauka, eta 70 solairu. Yakartako ingurune historikoan eta sozialean dago 470.000 m² dituen funtzio askoko konplexua, eta podium batez laugarren solairura arte lotutako bi dorrek osatuta dago.

Altuera handiko eraikina denez, nukleo nagusia egiteko ATR sistema autoigokaria eta ENKOFORM VMK habeen enkofratua konbinatu ditu ULMAk.  Sistemaren malgutasunari esker aldi batean hormigoiztu ahal izan da nukleo osoa, hormek eta beren elkarguneek osatuta dagoena.

Eraikina egiten ari zen bitartean, 34. eta 36. solairuen arteko altzairuzko egituran aldaketak egitea planteatu da, autoigokaria igarotzea oztopatzen zuen eta. Solairu horietan ainguraketen posizioa eta hormigoitze altuerak pixka bat aldatu baino ez da beharrezkoa izan edozein traba konpondu ahal izateko.

HWS pantailek kontrako baldintza klimatologikoei eta objektu erorketari aurre egiteko segurtasun sistema gisa balio izan dute. Geometria eta perimetroa aldatu egiten da igotzearen 3 fasetan. Aldaketa gorabehera, sistemaren moldakortasunak diseinu bakoitzera egokitzea ahalbidetu du. Sistemak, hidraulikoki igo ez ezik, babesa eman du 3 mailatan.

Perimetroa segurtatuta zegoela, lauzak VR Mahaiekin eta SP zurkaitzekin gauzatu dira. Lodiera txikiko lauzetarako eta Asia hego-ekialdeko herrialdeetan ohikoak diren zintzildurako habeak daudenerako irtenbide egokia da. ULMA soluzio integralean ENKOFORM VMK ere erabili da beste egitura batzuetarako, hala nola zutabeak eta gainerako hormak egiteko.