ULMAk 118 metroko dorre baten eraikuntzan parte hartu du Manhattanen

118 metroko altuera duen etxebizitza-dorre berria Murray Hill auzo ezagunean eraiki da, Manhattanen (New York, AEB). 36 solairuetan 229 apartamentu, merkataritza guneak eta lorategiak daude.

118 metroko altuera duen etxebizitza-dorre berria Murray Hill auzo ezagunean eraiki da, Manhattanen (New York, AEB). 36 solairuetan 229 apartamentu, merkataritza guneak eta lorategiak daude.

Dorrearen eraikitzan, ULMA Construction enpresaren FORMADECK enkofratua erabili da 18.580 m² lauza estalzeko. AEBtako merkatuan berezkoa den produktu horrek bere osagaiak goiz berreskuratzeak eta hurrengo instalazioetan materiala berrerabiltzeak ahalbidetzen du. Bestalde, eremu mailakatuetan eta lodiera handieneko lauzetan, ENKOFLEX sistema erabili da, zurezko eta aluminiozko habeak konbinatuz.

ULMA Construction enpresak emandako bi sistema horien bidez, eraikuntza-proiektu batean sortzen den ia edozein egoera modu seguru eta eraginkorrean konpon daiteke. FORMADECKek metodo azkar eta eraginkorra eskaintzen du azalera handiak enkofratzeko, eta ENKOFLEXek aldakortasuna eskaintzen du.

Azken orduan deitzen badugu ere, beti garaiz iristen dira, hurrengo egunean. Beti hor daude behar duzunean. Bezeroarentzako zerbitzua oso ona da. % 100ean gomendatzen ditut.

Mario Elvir, Carben enpresako obra-buru

Ikus itzazu Manhattanen kokatutako eraikuntza-lan honen xehetasun gehiago bideo ikusgarri honetan