ULMA Taldeak eduki eta euskarri korporatibo berriez osatutako bere irudi korporatibo berria aurkeztu zuen pasa den otsailaren 19an Oñatiko bere auditorioan. Ekitaldian, Somos ULMA, ULMA Gara, We are ULMA kanpainarako beren irudia eskaini duten bazkideak egon ziren eta baita proiektuko kolaboratzaileak ere, kanpainaren proiektuak banan-banan azalduz.
Taldearen irudi instituzionala eta bera osatzen duten Negozioen alderdi komertziala indartzeko proiektu grafiko, audiobisual eta digitala izateaz gain, eduki korporatibo berriek 50 urte baino gehiago duen proiektu baten konpromisoaz, parte-hartzeaz eta ilusioaz hitz egiten dute, non protagonistak bere bazkideak eta langileak izan diren eta diren.
Eduki eta euskarri berriek ULMA Taldea definitzen duten giltzarriak biltzen dituzte, Pertsonei leku nabarmena eginez; izan ere, pertsona hauen iniziatiba eta jarrera baikorra dira Taldea osatzen duten Negozioen lidergoaren oinarrian daudenak, pertsona horien proiektuak izanik egunez egun hobetzen laguntzen dutenak.
Hitz batez, denok ULMA Gara baieztapenarekin bat egiten duen proiektuak 4.500 profesional dituen Talde Sozial bat deskribatzen du, gizartearekin eta bere ingurunearekin arduratsua eta konprometitua dena eta Nazioarteko Talde bat ere bai, 80 herrialde baino gehiagotan presente dagoena eta bere Dimentsio Enpresariala 700 milioi euro baino gehiago dena zifretan.
ULMA marka ezberdin pentsatu eta egiteko moduen emaitza da, bere fundatzaileek zuten jarrera ekintzailearen eta egungo eta etorkizuneko belaunaldiek proiektu komun bat sendotzeko duten gaitasunarekiko baldintzarik gabeko konfiantzaren emaitza, alegia.