ULMA Taldeak, bere Fundazioaren bitartez, bere bazkide eta langileei deia egiten die, ACNURekin lankidetzan arituta siriar errefuxiatuei laguntzeko. Laguntzeko, zehazki, SMS bat bidali beharko dute 38014 zenbakira, mezuan ULMA hitza idatzita, eta horrela 6€* emango dituzte laguntza gisa. Kanpaina horri ekiteko, ULMA Fundazioak lehenengo 1.500€ jarri ditu, laguntzeko mekanika abian jarrita, nahi duenak erraz eta sinpleki laguntzea eduki dezan. Irail honetatik aurrera eta urte bukaerara arte, ULMA Fundazioak Taldeko bazkide eta langileen elkartasuna sustatu nahi du, bai eta ekimenean laguntzeaz interesatuta dagoen edonorena ere.
Aurretik ere, ACNURekin elkarlanean aritu izan da ULMA, 5 urte baino gutxiagoko haurren malnutrizioa ekiditeko fondo bilketan. Maiatza eta Ekainean, kolektiboaren erantzunari esker, 200 haurren baino gehiagoren malnutrizioa ekiditen lagundu zen, haiei barra energetikoak jatea ahalbidetuta.
Gaur egun milioika siriarrek behar dute laguntza. Siriar errefuxiatuen larrialdia gure garaiko krisi humanitario handienetako bat da eta familia horien premiak areagotzen jarraitzen dute. Jada 4 milioi errefuxiatu baino gehiago eragin dituen gatazka izugarri batetik ihes ari diren gizonak, emakumeak, haurrak, zaharrak eta gaixoak dira. Herrialde mugakideek ezin dute gehiago, milaka familia bizirik irauten saiatzen dira oso baldintza zailetan, eta errefuxiatu askok beren bizitzan arriskuan jartzen dute, Europara heldu nahian, heriotzatik ihesean.
ACNUR Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Komisarioak gerra errefuxiatuak babestu eta laguntzen ditu munduan. 1950ean sortu zuen Nazio Batuen Batzar Nagusiak, eta 1951n hasi lanean, Munduko Bigarren Gerra amaitu ondoren milioi bat errefuxiatu europarrari lagunduta.
ULMA Fundazioak SMS bidea ireki du, laguntzeko modurik azkarrena eta errazena delakoan, baina nahi duenak dirua ere sartu dezake ACNURen kontuan (ES42 30350081360810045602), kontzeptuan ULMA adierazita. Beste aukera bat ACNUReko bazkide egitea ere izan daiteke, horretarako www.acnur.es ACNURen web orrira joz.
(*) 6 euroko kostua (ACNURrentzat osorik).Funtsak biltzeko elkartasun kanpainetarako SMS zerbitzua, Altiria TICek eta Espainiako Fundraising Elkarteak eskainitakoa. Bezeroentzako arreta zerbitzua: 902 00 28 98, Posta kutxa: 36059 – 28080 Madril. Zure SMSa bidaltzerakoan, zure telefono zenbakia ACNURen Batzorde Espainiarraren titularitatepekoa den fitxategi automatizatu batean sartuko da, zure dohaintza kudeatzeko helburuarekin. Datuak eskuratu, zuzendu, baliogabetu eta aurkatu ahal izango dituzu edozein unetan, eskaera idatzia, izenpetuta eta Nortasun Agiriarekin edo antzeko dokumentu batekin batera, aurretik esandako helbidera bidalita, edo eskaria www.eacnur.org webgunearen bitartez eginda.