Mugikortasun iraunkorra sustatzen duen proiektuaren barruan, ULMAk programa bat garatu du bere enplegatuek modu iraunkorrean egiten dituzten lanerako joan-etorriak saritzeko. Ciclogreen aplikazioaren bitartez erabiltzaileek oinez, bizikletan, patinetetan, lasterka edo auto partekatuan edo LanBusean egiten dituzten kilometroak metatu ditzakete. Metatzen dituzten kilometroak ziklo bihurtzen dira, eta ziklo horiek opariekin trukatu daitezke.
Programaren helburua da ohiturak aldatzea, ohitura iraunkorragoak eta osasungarriagoak barneratzeko. Horrela, autoaren erabilera murriztu nahi da lanera joateko, erregaiaren kontsumoa eta gure errepide eta kaleetako trafikoa ere murriztuta. Horrez gain, espero dugu neurri horrek toki batzuetan aparkaleku falta dela-eta dagoen arazoa arintzen laguntzea. Beste urrats bat gehiago ULMA kooperatiba iraunkorragoa eta ingurumenaren hobekuntzarekin konprometituagoa izan dadin.
2017an abian jarri zen programa hau Oñatiko ULMAko lanlekuetan, 2019an Estatuan dauden ULMAko lanleku guztietan martxan dago. Datuek gora egiten dute egunero, 354 langile daude barruan, guztira 108.915 kilometro egin dituzte modu jasangarrian eta zenbat 23.000 kg C02 baino gehiago ez dutela igorri eguratsera.