ULMA Taldea 2018-01-17

ULMA Taldeak 5 milioi euro inbertitu ditu fabrikazio lantegi berri batean, bere Packaging negoziorako

ULMA industri talde euskaldunak 5 milioi euro inbertitu ditu ekoizpen lantegi berri bat eraikitzeko, Gipuzkoako Oñati herrian duen Packaging negoziorako.

Instalazioak, zeina Oñatin baitago, ULMA Packagingen ekoizpen premien hazkundeari erantzutea bilatzen du

Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olanok eta Oñatiko alkate Mikel Biainek inauguratu dute gaur lantegia

Inbertsioa ULMA Taldearen bilakaera positiboaren barruan kokatzen da, azken urteetan balio erantsi handiko 630 lanpostu berri baino gehiago sortu baititu

Konpainiaren instalazio berria ULMA Packagingek azken urteetan eduki duen hazkunde azkarraren barruan kokatzen da, enpresaren jarduerarekin lotura zuzena duten lanpostuek eta tokiko enpresa hornitzaileek zeharka sortu dituztenek nabarmen gora egin baitute.

Lantegia, lehengo lantegitik metro gutxira dagoena, termozigilatze lanetara bideratuta dago, eta 5.000 m2-ko azalera dauka bi mailatan banatuta. Azalera horretatik, 4.000 m2 ekoizpen arlorako dira eta gainerakoak bulegoetarako.

Lantegi berria lehiarako hobekuntza bat da ULMA Packagingerako, eta gaur goizean inauguratu da, Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olanok eta Oñatiko alkate Mikel Biainek presiditutako ekitaldi batean.

Gaur egun instalazioak urtean 400 makina baino gehiago ekoizteko ahalmena dauka eta, behar izanez gero, beste 4.000 m2  gehiago handitu ahal izango da. Antolaketa aldetik, “lean” kudeaketa eredu bat ezarri da, zeinarekin termozigilatzeko makinak epe azkarretan eta baliabideen eraginkortasun handiarekin ekoitzi ahal diren.

“Gure lantegiak ULMA Packagingek lehiarako duen posizioa indartzen du, ontziratzearen sektorerako makina eta giltza eskura erako soluzio automatizatuetan munduko lider gisa, 60 herrialde baino gehiagotan presente egonda eta 18 filial propio edukita”, ziurtatu du Cecilio Lejarretak, ULMA Packagingeko gerenteak.

ULMA Packagingek erregistratutako bilakaera positiboa ULMA Taldearen industri jarduerak bultzada bizi duen une berean gertatu da, izan ere, azken urteetan balio erantsi handiko 630 enplegu berri sortu ditu Taldeak. ULMA Taldeak konpromiso sendoa dauka bere eraginpeko eremuko garapen ekonomikoarekin eta enpleguaren sorrerarekin, eta etorkizunean trebakuntza tekniko handiko langile berriak hartzen jarraituko du, bere negozio arloak dibertsifikatu eta bere posizionamendua sendotu ahal izateko.

ULMA Taldeak, 80 herrialde baino gehiagotan dagoenak eta 4.600 langile dituenak, 56 urteko esperientzia ere badauka merkatuan, eta aurreikusten du 2017an 725 milioi euroko salmenta bolumenera iristea, hau da, aurreko ekitaldiko zifraren %8 handitzea. Gainera, Taldeak 105 milioi euroko EBITDA erregistratzea espero du denbora tarte berean, aurreko urtean baino %21 gehiago.

ULMA Taldearen hedapen jarduera honen erakusgarri dira, halaber, ULMA Handling Systemsek Frantziako Donibane Lohizunen laster irekiko dituen bulego berriak. Inaugurazioa datorren urtarrilaren 23an egingo da, azken urteetan enpresak Frantziako merkatuan eduki duen hazkundeari erantzuna emango dio, eta bere bezero eta laguntzaile guztiei zerbitzu hurbilagoa eskaintzea du misio.

Azken urteetan ULMA Handling Systems erreferente bihurtu da Europan automatizazio logistikoari dagokionez eta, esaterako, banaketa handiaren, ehungintzaren eta elikagaien sektoreetako enpresa ezagunetan ditu ezarrita proiektuak.

Uso de cookies

Este sitio utiliza cookies para facilitar y mejorar la navegación. Si continua navegando, significará que acepta su uso. Puede cambiar su configuración u obtener más información en nuestra política de cookies

Cookies erabilera

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen segitzen baduzu, cookie-ak erabiltzeko baimena eman duzula joko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, irakurri cookie-ei buruzko politika.

Use of cookies

This website uses cookies to facilitate and improve browsing. If you continue browsing, we will take this to mean that you accept their use. You can change your configuration or get more information from our cookies policy.

Verwendung von Cookies

Diese Seite verwendet Cookies für ein einfacheres und besseres Surfen. Wenn Sie weiter surfen, akzeptieren sie damit deren Verwendung. Sie können die Konfigurierung verändern oder weitere Information über unsere Cookies-Politik erhalten

Uso de cookies

Este site usa cookies para facilitar e melhorar a navegação. Se continuar navegando, significa que aceita seu uso. Pode alterar a sua configuração ou obter mais informações sobre a nossa política de cookies

Utilisation de cookies

Ce site utilise des cookies qui facilitent et améliorent la navigation. Le fait de continuer sur ce site vaut acceptation de leur utilisation. Vous pouvez changer leur configuration ou en savoir plus sur notre politique de cookies

USO DEI COOKIE

Questo sito utilizza i cookie per facilitare e migliorare la navigazione. Se continui a navigare, significa che ne accetti l’utilizzo. Puoi modificare la tua configurazione o ottenere maggiori informazioni nella nostra POLITICA SUI COOKIE.

UŻYCIE PLIKÓW COOKIE

Niniejszy serwis internetowy używa plików cookie w celu ułatwienia i polepszenia surfowania po nim. Jeżeli nadal będą Państwo surfować po nim oznaczać to będzie, że akceptują ich zastosowanie. Mogą Państwo zmienić swoją konfigurację lub uzyskać więcej informacji na naszej POLITYCE DOT. PLIKÓW COOKIE

UTILIZARE COOKIES

Acest site foloseşte cookies pentru a facilita şi îmbunătăţi navigarea. Continuarea navigării presupune acceptarea politicii de cookies. Pentru schimbarea configuraţiei sau pentru a obţine mai multe informaţii vizitaţi politica de cookies

ИСПОЛЬЗОВАНИЕ COOKIE-ФАЙЛОВ

Данный сайт использует cookie-файлы для более быстрой навигации. Продолжая навигацию по сайту, вы соглашаетесь с политикой использования cookie-файлов. Вы можете изменить настройки или получить больше информации о нашей политике использования cookie-файлов

ÇEREZLERİN KULLANIMI

Bu site, geziniminizi kolaylaştırmak ve geliştirmek için çerezler kullanmaktadır. Sitede gezinmeye devam etmeniz, çerezlerin kullanımını kabul ettiğiniz anlamına gelecektir. Site yapılandırmanızı değiştirebilir veya Çerezler politikamız dahilinde daha fazla bilgi edinebilirsiniz.

ACEPTAR
Aviso de cookies