ULMA Taldea 2019-02-01

ULMA Taldeak 26 milioi euroko mailegu bat eskuratu du EIBtik

ULMA Taldeak lortu du Europako Inbertsio Bankuak (EIB) bere berrikuntza eta hazkuntza estrategia finantzatzea, 26 milioi euroko mailegu batekin. Europako Erkidegoko erakundeak emandako laguntzarekin, taldeak bere I+G+B proiektuak inplementatu ahal izango ditu, eraikuntzaren industriarako soluzio berrien garapenean zentratuta, segurtasuna eta produktibitatea handitzeko xedearekin.

EIBren finantzaketarekin ULMAk inbertsio berriak egin ahal izango ditu Espainian eta Polonian kokatutako konbergentziako guneetan, eraikuntzarako duen alokairuko ekipamendu eta makinen flota handitzeko eta modernizatzeko. Inbertsio hauek ondo egingo die EB barruko kohesioari eta lagunduko dute ULMAren lidergo europarra ziurtatzen eraikuntzarako sistema osagarrien alorrean.

Akordioa EIBko lehendakariorde Emma Navarroren eta ULMA Taldeko zuzendari nagusi Iñaki Gabilondoren artean, eta Juncker Plana izenez ezagutzen den Europarako Inbertsio Planen barruan sartzen da. Ekimen horrekin, enpresen arteko lehiakortasuna bultzatu eta enplegua sortzea sustatzen duten proiektuak finantzatu ditzake EIBk. Zehazki, inbertsio plan hau martxan jartzeak 300 lanpostu garbi baino gehiago sortzea ahalbidetuko dio ULMA Taldeari.

Iñaki Gabilondok azpimarratu duenez, “garrantzitsua da ULMA Taldearen etorkizuneko proiektuak EIBren moduko erakunde baten babesa eta laguntza edukitzea, Taldeak berrikuntzaren eta hazkunde etengabearen alde betidanik eta etengabe egindako apustua indartzen baitu”.

EIBko lehendakariordeak, berriz, adierazi du honelako ekimenak garrantzitsuak direla “ziurtatzeko EBk ekonomiarako funtsezkoa den eraikuntzaren moduko sektore batean teknologia berrien garapena gidatzen duela. Horretarako, inbertsio handiak egin behar dira berrikuntzan, eta EIBk erakutsi du erronka horri heltzeko asmo sendoa duela. ULMArekiko akordio honek ahalbidetuko du bere sektorean liderra den enpresa espainiar batek oso lehiakorra izaten jarraitzea, aldi berean Espainian eta Polonian lanpostu berriak sortzen lagunduta”.

Finantzaketa iturriak dibertsifikatzeko duen estrategiaren barruan formalizatu duela ULMAk operazio hau, horretarako duen ULMA Inversiones sozietatearen bitartez.

 

 

 

Uso de cookies

Este sitio utiliza cookies para facilitar y mejorar la navegación. Si continua navegando, significará que acepta su uso. Puede cambiar su configuración u obtener más información en nuestra política de cookies

Cookies erabilera

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen segitzen baduzu, cookie-ak erabiltzeko baimena eman duzula joko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, irakurri cookie-ei buruzko politika.

Use of cookies

This website uses cookies to facilitate and improve browsing. If you continue browsing, we will take this to mean that you accept their use. You can change your configuration or get more information from our cookies policy.

Verwendung von Cookies

Diese Seite verwendet Cookies für ein einfacheres und besseres Surfen. Wenn Sie weiter surfen, akzeptieren sie damit deren Verwendung. Sie können die Konfigurierung verändern oder weitere Information über unsere Cookies-Politik erhalten

Uso de cookies

Este site usa cookies para facilitar e melhorar a navegação. Se continuar navegando, significa que aceita seu uso. Pode alterar a sua configuração ou obter mais informações sobre a nossa política de cookies

Utilisation de cookies

Ce site utilise des cookies qui facilitent et améliorent la navigation. Le fait de continuer sur ce site vaut acceptation de leur utilisation. Vous pouvez changer leur configuration ou en savoir plus sur notre politique de cookies

USO DEI COOKIE

Questo sito utilizza i cookie per facilitare e migliorare la navigazione. Se continui a navigare, significa che ne accetti l’utilizzo. Puoi modificare la tua configurazione o ottenere maggiori informazioni nella nostra POLITICA SUI COOKIE.

UŻYCIE PLIKÓW COOKIE

Niniejszy serwis internetowy używa plików cookie w celu ułatwienia i polepszenia surfowania po nim. Jeżeli nadal będą Państwo surfować po nim oznaczać to będzie, że akceptują ich zastosowanie. Mogą Państwo zmienić swoją konfigurację lub uzyskać więcej informacji na naszej POLITYCE DOT. PLIKÓW COOKIE

UTILIZARE COOKIES

Acest site foloseşte cookies pentru a facilita şi îmbunătăţi navigarea. Continuarea navigării presupune acceptarea politicii de cookies. Pentru schimbarea configuraţiei sau pentru a obţine mai multe informaţii vizitaţi politica de cookies

ИСПОЛЬЗОВАНИЕ COOKIE-ФАЙЛОВ

Данный сайт использует cookie-файлы для более быстрой навигации. Продолжая навигацию по сайту, вы соглашаетесь с политикой использования cookie-файлов. Вы можете изменить настройки или получить больше информации о нашей политике использования cookie-файлов

ÇEREZLERİN KULLANIMI

Bu site, geziniminizi kolaylaştırmak ve geliştirmek için çerezler kullanmaktadır. Sitede gezinmeye devam etmeniz, çerezlerin kullanımını kabul ettiğiniz anlamına gelecektir. Site yapılandırmanızı değiştirebilir veya Çerezler politikamız dahilinde daha fazla bilgi edinebilirsiniz.

ACEPTAR
Aviso de cookies