Maiatzaren 30 eta 31n WORKinn enplegu foroaren 2. edizioa egingo da Bilbao Exhibition Centren, Makina-erremintaren Espainiako Bienala (BIEMH) egiten den une eta leku berean, eta ULMA Taldea egongo da bertan.
Pertsonekiko eta ingurunearekiko konpromisoa indartzea da funtsean ULMAren helburua, ULMA Taldearen moduko hain Talde dibertsifikatuan eta zabalean lan egiteko interesa duten pertsonekin harremanak estutzen jarraitzeaz aparte. Horretarako, Taldeko negozio batzuetako ordezkariek negozioek gehien eskatzen dituzten profilak azalduko dituzte, eta enplegu eskaintza batzuk aurkeztuko dituzte. Hemen ikus ditzakezue enplegu eskaintza guztiak.
Balio erantsi handiko enplegua sortzeko konpromisoa da oraindik ere ULMAren nortasunaren bereizgarri nagusietako bat, baina giza kapitala ahaztu gabe, pertsonen garapen profesionalaz eta pertsonalaz ere arduratzen baita.
Zure zain egongo gara WORKinnen!