ULMA Taldea osatzen duten pertsonen Elkartasuna eta Konpromisoa bideratu ditu ULMA Fundazioak bere egitasmoen bidez

Honduraseko ACOES-ekin (Lankidetza eta Esfortzua Elkartea) antolatutako Elkartasun Azoka, bazkide eta langileei zuzendutako Ilunberako irteera Gipuzkoa Basket Club-en saskibaloi partidaz gozatzeko,  argazkilaritzaren eta pinturaren erakusketa zikloa, ACNUR Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Goi Komisarioarekin batera antolatutako kanpaina, eta Oñatiko Arrikutz kobetarako irteera dira ULMA Taldeak urtearen lehen zati honetan sustatutako egitasmoak.

ULMA Taldeko bazkide eta langile askoren elkartasunari esker, premiazko janariz eta higiene produktuz betetako poltsak jaso eta edukiontzi batean gorde zituzten ACOES-eko kideek, eta martxoan Hondurasera bidali zuten, hango etxerik behartsuenetan banatzeko. Babes handia jaso duen egitasmo honekin bukatu zuen ULMA Fundazioak 2014.urtea eta urte berriari ongietorria eman zion.

Mercadillo Solidario ULMA

Martxoan, urtero legez, Ilunberako irteera antolatu zen, eta ohikoa den moduan, ULMA Taldeko bazkide eta langile  multzo handia joan zen bertara, Oñatitik atera ziren 3 autobusetan. Han, kirol jardunaldiaz gozatu ahal izan zuten, bere senideekin batera.

Aurtengo nobedadeetako bat izan da ULMA Taldeko harrera lekua egokitzea zaletasun artistikoak dituzten bazkideen eta langileen erakusketetarako. Natxo Santos ULMA Constructioneko bazkidearen eskutik eman zitzaion hasiera erakusketa zikloari. ULMAko eta ULMAtik kanpoko pertsonek gozatu ahal izan zuten autorearen sentsibilitateaz, Oñatiko txoko eta paisaiak berraurkituz bere begiradapetik. Erakusketan hogei argazki inguru zeuden non eraikinek elkarrizketa bat ezartzen duten ikuslearekin,  ur ispiluen islen edo egunsenti batek irudikatutako silueten bitartez.

Exposición ULMA Fundazioa

Egitasmo berri hau oso ondo baloratu dute bisitariek, eta Natxo Santosen iritziz, “proposamen bikaina da, pertsona asko dagoelako gauza asko egiten dakiena, baina, bere arte-lanak erakusteko lekurik ez duena. Enpresak gure lanak ezagutzera emateko bere instalazioak irekitzea aukera ona da”

Natxo Santosen testigua “Oñati Oroitzapenean” erakusketak jaso zuen, lehen argazki erakusketan ULMA Taldearen harrera-lekuan sortutako giro atsegina eta malenkoniatsua bizirik mantenduz. Oñatiko antzinako argazkiez osatutako bigarren erakusketa hau irailaren 24ra arte egongo da zabalik eta orduan, beste erakusketa batek hartuko du protagonismoa.

Exposición ULMA Fundazioa2

Urtearen lehen zati honetan ULMA Fundazioaren bidez egindako beste nazioarteko lankidetzako egitasmoetako bat maiatzaren 22an jarri zen abian, ACNUR Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Goi Komisarioarekin batera.  Egitasmoaren helburua izan zen SMS bidez dirua biltzea bizilekua utzi behar izan duten eta errefuxiatuak diren haurren malnutrizioa arintzeko. Bildutako diruak Plumpy’nuts izeneko barra energetikoak banatzen laguntzeko balio izan du. Barra energetiko horiek kakahuete gurinezkoak dira, mineraletan eta bitaminetan aberatsak, eta horiei esker bermatzen da 12 urte arteko haurrak elikatzea eta ondorengo hazkuntza osasungarria izatea.  Egunean hiru Plumpy’nut barrek astean kilogramo bat hartzea eragiten  dute eta bere kostua euro batekoa da; hori izan da ULMA Taldearen bitarteko digitalen eta paperezkoen bidez zabaldu den mezu argia eta zuzena, eta horrek lagundu du aitzindaria izan den kanpaina arrakastatsua izaten, bazkideen eta langileen parte-hartzea eta atxikimendua handia izan baita.

ACNUR ULMA PlumpyNut6

Bidalitako mezu guztien artean, Arrikrutzeko kobetako bisita gidaturako 10 sarrera sorta zozketatu ziren, bakoitza bi pertsonarentzat. ULMA Taldeak urtearen lehen zati honetan antolatu duen azken ekintza da hori, zeina bisita berezi bat izan den, hain zuzen ere, pasarelatik kanpo egiten den “espeleolotxiki” izeneko espeleologia ibilbidea eta familian gozatzeko pentsatua.

Fundación ULMA Espeleolotxiki