ULMA taldea, .eus domeinua estreinatzen “aitzindaria”

ULMA Taldea Euskal Herrian dagoeneko “.eus” domeinua aktibatuta duten 91 erakunde eta enpresen artean dago, www.ulma.eus, eta bertatik euskarazko web edukietara sartu daiteke.

ULMAk, ekimen “aitzindari” horrekin, “.eus” domeinu berria sustatzen lagundu eta babesten du, euskal hizkuntza eta kultura sarean ikusgarriagoa izan dadin.

Domeinua plazaratzeko bi fase egongo dira, bat esklusiboa eta bestea abiaraztekoa. Lehen fasean 91 webgune “aitzindarik” izango dituzte Interneteko helbideak sarean euskararen domeinuarekin.

Joan den apirilean aktibatu zen lehendabiziko webgunea “.eus” domeinuarekin, PuntuEus Fundazioak argitaratutako www.domeinuak.eus, eta bere helburua da Interneteko euskararen hizkuntz eta kultur komunitate zabalak domeinuaren beraren izen batekin izan dezan isla.

www.ulma.eus