ULMA Taldea 2017-09-27

ULMA Taldeak 50 milioi euro eskuratuko ditu ordaindukoen programa baten bidez

ULMA Taldeak enpresako ordaindukoen jaulkipen programa bat erregistratu du Errenta Finkoko Merkatu Alternatiboan– MARF-, gehienez 50 milioi euroko zenbatekoarekin. Operazio horri esker, Talde Kooperatiboak ordaindukoen jaulkipen indibidualak atera ditzake, 100.000 euroko nominal unitarioekin, eta 24 hilabetera arteko amortizazio epeekin.

Ordaindukoen jaulkipen programa hau ULMA Taldearen finantzaketa iturrien dibertsifikazio estrategiaren markoan kokatzen da, bere Negozioak murgilduta dauden hazkunde prozesuari laguntzeko. Zentzu horretan, finantzaketa formula berritzailea da kooperatiben munduan, lehen aldia baita kooperatiba batek finantzaketa modalitate hori garatzen duena kapital merkatuan.

Banca Marchek koordinatuta

Ordaindukoen programa Banca Marchek koordinatu du, “Sole Lead Arranger” eta Taldeko aholkulari den heinean, egiten diren jaulkipenen ordainketen egile izateaz gain. Bestalde, J&A Garrigues bulegoak programaren erregistro prozesu osoan zehar konpainiaren aholkulari legal modura jardun du. Finantzaketa programa hau ULMA INVERSIONESen bidez egingo da, 2016an sortu eta Taldean integratu zen bigarren mailako kooperatiba sozietatearen bidez, hain zuzen ere.

ULMA, 80 herrialde baino gehiagotan presente

ULMAk Oñatin (Gipuzkoa) du egoitza, 8 negozioz osatutako Enpresa Taldea da (Agrícola, Architectural Solutions, Carretillas Elevadoras, Construcción, Conveyor Components, Handling Systems, Packaging y Piping) eta bere jarduera sektore ezberdinetan garatzen du.

ULMA 80 herrialde baino gehiagotan dago presente, 4.500 langile ditu eta 56 urtetik gorako esperientzia merkatuan. Besteak beste, proiektu nabarmen hauetan parte hartu du edo parte hartzen ari da:

  • New Yorkeko Outlet merkataritza gunea, lehena eta bakarra, Manhattanekin konektatzen duen Staten Island ferrien terminalean kokatuta.
  • Pizza izoztuen Espainiako produkzio lerrorik handiena, Campofriorentzat neurrira diseinatua.
  • Plataforma logistikoaren garapena Elorrioko Eroskirentzat. Botilen logistika automatizatzea lortzen duen Europako lehen plataforma logistikoa.
  • 100.000 hormigoi polimerozko aireztatutako fatxada-plaka baino gehiagoren instalakuntza, Brasileko Rio de Janeiroko Irudiaren eta Soinuaren Museoan, efektu zinetikoa duen fatxadarekin Carmen Mirandaren aurpegia bistaratuz.
  • Cadizeko Badiaren gaineko zubia. Plangintza, ingeniaritza eta obrako laguntza Espainiako zubirik handienean eta munduko handienetako batean, 3.082 m luze dena.
  • Automatizazio proiektu logistikoa LUG enpresarako, Agromousquetaires talde frantsesaren Filiala, Intermarché supermerkatu katearen jabea.

ULMA Taldeak 2016ko ekitaldia 671 milioi euroko produktu eta zerbitzu salmenta bateratuekin itxi zuen eta EBITDAren zifra 89,1 milioira iritsi zen. 2017an, berriz, ULMAk bere salmenta bolumena %8 haztea espero du, 725 milioi eurora iritsi arte, eta 98,4 milioko EBITDA ere espero du.

Balio Erantsi Handiko Enplegu sorrera; 600 lanpostu berri

Gero eta testuinguru lehiakorragoan, ULMAk bere konpromiso iraunkorrarekin jarraitzen du bere eragin eremu sozio-ekonomikoan, azken urteotan kalitatezko 600 enplegu sortuz, etorkizunean diziplina anitzeko inguruneetan lan egiteko aukera handiarekin.

Hori horrela, ULMA Taldeak, batez ere, kualifikazio tekniko handiko profiletan oinarritutako hautaketak egingo ditu Negozio jarduera ezberdinen sorrerari eta garapenari aurre egiteko eta kalitatezko enplegu sorreran bere posizionamendua hobetzeko.

Uso de cookies

Este sitio utiliza cookies para facilitar y mejorar la navegación. Si continua navegando, significará que acepta su uso. Puede cambiar su configuración u obtener más información en nuestra política de cookies

Cookies erabilera

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen segitzen baduzu, cookie-ak erabiltzeko baimena eman duzula joko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, irakurri cookie-ei buruzko politika.

Use of cookies

This website uses cookies to facilitate and improve browsing. If you continue browsing, we will take this to mean that you accept their use. You can change your configuration or get more information from our cookies policy.

Verwendung von Cookies

Diese Seite verwendet Cookies für ein einfacheres und besseres Surfen. Wenn Sie weiter surfen, akzeptieren sie damit deren Verwendung. Sie können die Konfigurierung verändern oder weitere Information über unsere Cookies-Politik erhalten

Uso de cookies

Este site usa cookies para facilitar e melhorar a navegação. Se continuar navegando, significa que aceita seu uso. Pode alterar a sua configuração ou obter mais informações sobre a nossa política de cookies

Utilisation de cookies

Ce site utilise des cookies qui facilitent et améliorent la navigation. Le fait de continuer sur ce site vaut acceptation de leur utilisation. Vous pouvez changer leur configuration ou en savoir plus sur notre politique de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies