Coral LLC, Errusiako enpresa sortu berria, herrialdeko txerri haragiaren ekoizle handienetako bat da. Enpresa 2012an hasi zen txerri haragia ekoizteko inbertsio proiektu bat ezartzen. Proiektu horren barruan txerri haragia prozesatzeko planta bat egitea aurreikusten zen, abeltzaintzako konplexu baten esparruan eta urtean 450 mila abereko ekoizpen ahalmenarekin. Proiektua nekazaritzako eta industriako beste konplexu handi baten barruan sartzen da, guztira 320 milioi euroko inbertsioa egitea eskatzen du, eta 1.500 enplegu baino gehiago sortzea ekarriko du. Aparteko dimentsioak zituen ekimenak, eta ontziratze arloan irtenbide orokor eta integratzailea eskaintzeko gai den hornitzaile bat behar zen.
Testuinguru horretan, ULMA Packaging izan zen ontziratze eta paketatze arloko ekipoak hornitzeko hautatutako enpresa, era horretako makina aurreratuenak eskaintzen baititu eta elikagaien ekoizpenaren segurtasun baldintza guztiak betetzen baititu, kontuan hartuta Coral LLCk kontrol sistema berritzaile bat duela haragi mozketen kalitatea bermatzeko. Coral LLCren ekoizpen departamentuak ekoizpenaren segurtasunaren arloan Errusiako legeek ezartzen dituzten arauak eta nazioarteko arauak betetzen dituzten goi teknologiako ekipamenduekin hornitu dira. Ekoizpenaren etapa guztietako lan tekniko eta teknologikoen kontrolari esker eta enpresaren prozesuen etengabeko hobekuntzari esker ere, Coral LLCk kalitate handiko, bizitza baliagarri luzeko eta elikagaien zapore bikaineko haragi produktu naturalak ekoitzi ahal izango ditu, prezio erakargarrian.
ULMA Packagingeko lantaldeak aholkularitzako eta kontsultoretzako zerbitzu integrala eskaini zuen, haragia ontziratzeko irtenbideetan aditu gisa duen esperientziatik abiatuta, eta case-ready produktuak prozesatzeko eta ontziratzeko lerroetarako irtenbiderik egokiena diseinatzea proposatu zuen. Prozesuan zehar, bere ezagutza eta esperientzia guztia eskaini zion bezeroari aholkularitza teknikoa emateko, haren beharren araberako irtenbide oso batean oinarrituta. Proiektu berezi honetan ULMA Packagingek zuen erronka nagusia izan zen produktua prestatzeko eta ontziratzeko ekipo guztiak lay-outean trinkoago antolatzea, ekoizpen eremua optimizatuz, plantako banaketa egokiagoarekin, eta erronka horri irtenbidea eman zion. Era berean, irtenbide oso bat eskaini zen, Flow-Vac® ontziratzea eta termoformatua ere barruan hartuta, eta produktua mozteko, prestatzeko eta ontzian sartzeko ekipoekin zein pisaketa industriala egiteko, etiketak jartzeko eta irteeran metalen kontrola egiteko ekipoekin hornituta.
Case-ready termoformaturako eremua
ULMA Packagingen termoformagailuen bidezko ontziratze lerroekin ontziratzeko materialaren kostua murriztu daiteke, eta horrek dakar azken produktuaren prezioa hobetzea kalitateari eragin gabe. Higieneko eta automatizazioko goi mailako estandarrek bizitza baliagarri luzea ziurtatzen dute produktuen lerro osorako. Eta, zalantzarik gabe, ULMA Packagingek hornitutako ontziratze ekipoek berebiziko garrantzia dute emaitza hori lortzeko. Ekipoaren zehaztapenak arretaz aztertuz lortu diren hondar oxigeno kantitate oso txikiak eta huts maila handiak produktuaren bizitza baliagarria handitzen dute produktuaren kalitateari eragiten dioten kontserbagarririk erabili gabe. Txerri haragia termoformatuan ontziratzeko bost lerroak honetarako dira:
- Haragi xehatuaren lerroa.
- Mozketa industrialen lerroa.
- Laberako balio duen filmean bildutako haragi marinatuaren lerroa.
- Xerratuen lerroa.
- Pieza txikien lerroa, hala nola goulasharen edo barbakoarako piezen lerroa.
Kartoizko kutxak eratzeko eremua
Kartoizko kutxak eratzeko eremua bigarren solairuan kokatu zen, departamentu nagusian okupatutako lekua nabarmen murriztu ahal izateko. Horretarako, kartoizko kutxak hornitzeko garraiagailuen sistema konplexu bat behar zen lehen solairuan. Aukeratu zen irtenbidea izan zen kutxak automatikoki eratzea eta lerro bakoitzean kutxak automatikoki banatzea.
Horrelako proiektu batean, prozesuen automatizazioa ezinbestekoa da azken produktuaren ekoizpena eta kalitatea bermatzeko. Horrela, ULMA Packagingek lerroak automatizatu zituen, produktua prestatzeko lerroak zein produktua ontziratzeko, kontrolatzeko eta etiketatzekoak, eta produktua automatikoki ahokatzekoak ere bai.
Mozketa industrialak
Mozketa Industrialen eremuko ontziratzeak egiteko, ULMA Packagingek Flow-Vac® ontziratze lerro automatiko batzuk hornitu ditu, produktua zatikatze lerroetatik jaso eta, automatikoki, materiala optimizatzen duen ontziratze sistema batera eramaten dutenak. Produktuaren ezaugarrietara eta produktuaren salmentara modu egokian egokitzen den soluzioa da ontziratze sistema hori. Flow-Vac® teknologiak soluziorik onena eskaintzen du hutsean egindako mozketa industrialen lerroan ontziratzeko, produktua ahalik eta gutxien manipulatuz eta ihesen eta birprozesamenduen maila murriztuz, eta horrek egin du haragi ekoizle handi gehienek nahiago duten soluzioa izatea; soluzioaren jasangarritasuna ere izan da horren arrazoia, paketatzean film asko aurrezten baitu.