Montaraz da txerri iberiko gehien sakrifikatzen, zatikatzen eta prozesatzen dituen enpresa portugaldarra.
2007an sortu zen enpresa, eta eraldaketa unitatean inbertsio programa bat ezartzeari ekin zion; eskalako proiektu bat da, ontziratze soluzio oso eta integratzaile bat eskaintzeko gai izango diren hornitzaileak behar dituena.
Agertoki horretan, ULMA Packaging izan zen, beste behin ere, bere klaseko ontziratze ekipo aurreratuenak hornitzeko eta txerri iberikoaren produktuen ekoizpenean segurtasun baldintza guztiak betetzeko aukeratutako enpresa. Europako legeria zorrotzak ezartzen dituen segurtasun estandarrak betetzen dituzten goi teknologiako ekipoak.
Bat baino gehiago izan ziren enpresaren ekoizpeneko arduradunek (Portugalgo Ourique udalerrian dago enpresa) Ulma Packaging aukeratzeko kontuan hartu zituzten faktoreak, esaterako, ekoizpenaren etapa bakoitzeko eragiketa tekniko eta teknologikoen jarraipena, kalitate handiko haragi produktu naturalak ekoizteko prozesuen etengabeko hobekuntza, produktuaren bizitza baliagarria luzatzea, aldi berean kalitate eta kaltegabetasun ezaugarriak mantenduta — aldez aurretik definitutako ezaugarriak, eta kontsumorako egokiak diren ezaugarriak — eta dastatze produktu bikainak prezio erakargarrian eskaintzea.
Bezeroek eta, batez ere, banaketa enpresa handiek eskatzen dizkioten ekoizpen baldintzei erantzuteko moduko ekipoak behar zituela ikusita, Montaraz de Garvãok TSA 875 termozigilatzailea duen lerro bat aukeratu zuen.
“ULMA Packagingek oraindik ere erantzun ona ematen digu gure hazkunde beharretarako eta merkatuak ezartzen dizkigun gero eta eskakizun zorrotzagoetarako, bereziki iraunkortasunarekiko konpromisoari lotutako eskakizunetarako. LeafSkin ontziratze lerro berria da horren adibide on bat. Duela gutxi erosi genuen lerroa, eta txerri iberikoaren hestebeteak xerratan ontziratzean erabiltzen diren plastikoa eta kartoia asko murriztea ahalbidetzen digu“, azaldu du Rui Fialhok, Montaraz de Garvãoko bazkide zuzendariak.

ULMA Packagingeko taldeak zerbitzu integrala eskaini zuen haragia ontziratzeko produktuetan espezialista gisa duen esperientzian oinarrituta, eta ontziratze lerrorako soluziorik egokiena proposatu zuen.
TERRENDIMENDU HANDIKO TERMOZIGIGAILUA: TSA 875
Gehienez ere 22 ziklo minutuko, cut&seal prozesuan (ebaketa eta zigilatzea) eta 19 ziklo minutuko MAPen. Termozigilatzaile automatikoa, era guztietako erretilu aurreformatuetarako. Atmosfera aldatuan (MAP) ontziratzea eta SKIN hutsean ontziratzea ahalbidetzen du. Erretiluak garraiatzeko sistema bat du, serbomotorrak eragindako besoekin, eta kartoiak automatikoki elikatzeko sistema bat, baita txandakatzeko sistema bat ere. Hau da prozesuen automatizazioan integratzeko egokia den eta ekoizpen ertain eta altuko gaman errendimendu bikaina duen makina baten aurkezpen gutuna.
ULMA TSA 875 termozigilatzaileak era guztietako ontziratze materialak erabil ditzake (PET/CPET/PP/kartoia, etab.), baita kalitate handiko hainbat film inprimatu eta ez-inprimatu ere Eskatutako azken soluzioaren araberakoa da dena.
ULMA Packagingeko ingeniaritza sailak diseinatu zuen makina hau ekoizpen ertain eta altuko lerroetan edo doitasun handiko prozesuetan txertatzeko, erretiluetan eta kartoietan posizionatzeko. Termozigilatze prozesua lerro batean (lerro sinplea) edo bi lerrotan (lerro bikoitza) egin daiteke, ontziratu beharreko formatuen arabera.
875 TSA makinaren diseinuari dagokionez, aldakortasuna, mantenu kostu txikiak, erabiltzeko erraztasuna, egitura sendoa, garbitzeko eta higienizatzeko erraztasuna, energia eraginkortasuna, soldatzeko potentzia, errendimendu handia eta formatua aldatzeko erraztasuna nabarmentzen ditugu.