Pasa den azaroaren 17an, ostiralean, ULMA Medical Technologiesek Espainian osasun eta zientzia arloan erreferenteak diren 150 pertsona inguru deitu zituen Guggenheim Bilbao Museoan elkartzeko.
Ekitaldiari hasiera emateko, gonbidatuei harrera egin zien Josetxo de Frutosek, ULMA Medical Technologieseko CEOak. Jarraian, saio zientifiko bat egin zen, eta, bukatzeko, ULMA Medical Technologiesen aurkezpen ofiziala egin zen, ULMAren enpresa ekimen berri gisa.
Saio zientifikoa Joan Carles March Cerdá Andaluziako Osasun Publikoko Eskolako irakasle-ikertzaile eta aholkulariaren hitzaldi magistral batekin hasi zen. Hitzaldian, osasun publikoan dauden erronkei eta teknologia berrien erabilerari buruz aritu zen. Ondoren, mahai inguru bat egin zen. Bertan, osasun zerbitzu publiko batzuetako arduradunek zenbait kasu praktiko azaldu zituzten, bai eta teknologia berriek gaur egun osasun publikoak bizi dituen erronketan duten eragina nola ikusten duten ere.
Saioan zehar, osasunaren zerbitzurako diagnostikoen berrikuntzari buruz eztabaidatu zen, eta osasunaren sektorearen eta industriaren eremuaren arteko lankidetza balioetsi zen, osasun arreta benetan hobetzea ahalbidetuko duten irtenbide arrakastatsuak lortzeko.
ULMA Medical Technologies-en aurkezpena
Azkenik, gaueko ekitaldi nagusiaren tartea iritsi zen: ULMA Medical Technologiesen aurkezpen ofiziala, gizarte osoarentzat eta, bereziki, osasun sektorearentzat. Aurkezpen bideo batekin eta Josetxo de Frutosek, ULMA Medical Technologieseko CEOak, emandako hitzaldiarekin, ULMA Osasunaren sektorean sartzeko arrazoiak azaldu ziren, eta enpresa berriak eskaintzen dituen Adimen Artifizialean oinarritutako software soluzioen xehetasunak eman ziren.
Lankidetza publiko pribatu baten emaitza izan da. Bertan, sektoreko lehen mailako profesional eta eragile ospetsuen talde bat biltzeko gai izan gara, hala nola gure Aholku Batzorde Medikoa, bai eta esparru publiko eta pribatuko erakunde entzutetsu batzuk ere, estatuan eta nazioartean.
Josetxo de Frutos, ULMA Medical Technologies-eko CEO-a
CE marka, beste mugarri handi bat
Guggenheim Bilbao Museoan egindako aurkezpenarekin batera, ULMA Medical Technologiesek beste helburu garrantzitsu bat bete du osasunaren arloko berrikuntzarekin duen konpromisoan. Bere UMI DR softwareak osasun produktuen CE Markaren ziurtagiria lortu du 2017/745 (MDR) Erregelamenduarekin bat etorrita, zeinak bermatzen baitu ULMAk erretinopatia diabetikoaren baheketarako garatu dun Adimen Artifizialak maila gorena duela erregulazioaren aldetik eta teknikoki.
Ziurtagiri horri esker, ULMA Medical Technologiesek Europar Batasun osoan eta munduko beste leku batzuetan merkaturatu dezake bere soluzioa. Hain zuzen ere, soluzioak dagoeneko hasi dira saltzen sektore publikoan eta pribatuan prestigiodunak diren erakundeei, merkatu nazionalean eta nazioartekoan.
Berrikuntza teknologikoa pertsonen bizitza hobetzeko erabil daitekeela eta erabili behar dela konbentzituta egiten dugu lan. Horregatik, oftalmologiaren esparruan lehen proiektu hau abian jarri ondoren, glaukomarako eta makularen degeneraziorako soluzioak lantzen ari gara dagoeneko, eta beste espezialitate mediko batzuetan soluzioak garatzen, hala nola dermatologian eta kardiologian.
Josetxo de Frutos, ULMA Medical Technologies-eko CEO-a