Nire aukera da! ULMA aukeratzen dut. Marka Enplegatzailearen kanpaina berria kaleratu du ULMAK

kanpainaren protagonistak gazteak dira, ULMAren Negozio guztietan ari diren 25 urtetik beherako gazteak. Haiek jada aukera egin dute, eta ULMA aukeratu dute!

ULMAk marka eta bere ezaugarri nagusiak jartzen ditu balioan, Talde moduan duen posizionamendu sozioenpresariala erakargarriago egiteko eta bere Negozio guztiek talentua erakartzeko estrategia sendoagoa eduki dezaten.

Kanpaina, zeina tonu dinamikoarekin egin baita, Ingeniaritzako eta Lanbide Heziketako azken kurtsoak egiten ari diren unibertsitateko gazteei zuzenduta dago, eta   ULMAk beren balio kooperatiboetan zentratutako talde gisa berez duen esentzia nabarmendu nahi du.