“Smart Ingralogistics Solutions” leloaren baitan ULMA Handling Systemsek bere berrikuntzak aurkeztuko ditu LOGISTICS azokan, azaroaren 7an eta 8an Madrilen.
Logistics azoka izango da ULMAk bere sistema logistiko berritzaileak aurkeztuko dituen hurrengo erakusleihoa. Malgutasuna eta bezeroei eskainitako zerbitzuen kalitatea handitzen dira sistema logistiko berritzaile horiei esker.
Berrikuntza ULMAren ardatz nagusi bilakatu da. Berrikuntzari esker bezero bakoitzaren beharrei erantzuteko soluziorik hoberena eta ekonomikoena eskaintzeko aukera dauka ingeniaritzak. “Berrikuntza bideratzeko modu honekin gure erakundeak prozesu guztian txertatzen du berrikuntza: soluzio logistikoa sortzen denetik, garapeneraino eta berringeniaritza zerbitzuraino. Ikuspegi hori dela eta, behartuta gaude etengabe barne prozesuak hobetzera, eta, erreminta eta soluzio automatizatu berriak merkaturatzera” baieztatu du Mikel Altunak, ULMA Handling Systemseko berrikuntza zuzendariak.
Zentzu horretan, ULMAren standean (Hall 9. Stand G02) barruko logistika soluzioak – smart warehouse– ikusgai egongo dira, enpresen egungo eta etorkizuneko beharrak asetzeko diseinatuta daudenak eta horien behar eta prozesu logistikoetara moldagarriagoak direnak.