ULMA Handling Systems kontsumo handiko logistika topaketaren kolaboratzaile

ULMA Handling Systems ALIMARKET-ek antolatutako kontsumo handiko logistikaren VI. topaketaren kolaboratzailea izango da. Ekitaldia 2017ko maiatzaren 25ean izango da Madrilen.

ULMA Handling Systems-en laguntza, topaketen goiburuarekin bat dator: Etorkizuneko Supply Chain berrasmatzen dugu. ULMAk barne-logistikako soluzio integralak aurkeztuko ditu, aro berri honetako enpresak babesteko.

Juan Jesus Alberdi, ULMA Handling Systems-eko zuzendari nagusiak, esandakoaren arabera: “B2B eta B2C-tik C2B-rako eraldaketa gertatzen ari dira, bezeroa jardueraren motorra delarik. Orain, inoiz baino gehiago, gure soluzioek balio-kateko barne-logistika indartu dezakete.

ULMA Handling Systems-eko zuzendari nagusiak balio erantsiko prozesuetan errotiko aldaketa gertatzen ari dela gaineratu zuen eta prozesu automatizatuak beharrezkoak direla, lote txikiagoko eskaerak hazi direlako. 4.0 Logistikaren aroa dela esanez amaitu zuen Alberdik.

Marko eta aro berri horretarako, ULMA Handling Systems aintzindariak izateko gakoak diren tresnen suite berria garatzen ari da.