ULMA Handling Systems Intralogistics Europe 2016 azokan egongo da berrikuntza nagusiak aurkezten

Intralogistics Europe 2016 azoka, ULMA Handling Systemsen erakusleihoa izango da biltegiratze automatiko eta pickingeko berrikuntzak aurkezteko.

Beste behin, ULMA Handling Systemsek Intralogistics Europe 2016 azokan parte hartuko du. Azoka martxoaren 22tik 25era egingo da Parisen eta kate logistikoko sektorearekin zerikusia duten enpresa nagusiak elkartuko dira: biltegiratze automatikoko sistemak, garraiatze edo altxatzeko ekipamenduak, Packaging sistemak, etab.

ULMAk ingeniaritza logistikorako bere soluzioak aurkeztuko ditu, eskaerak prestatu edo pickinga eta biltegiratze automatizatura bideratutakoak, produktibitate ratioak ahalik eta gehien hazi, efizientzia handitu eta biltegiko espazioa txikitzeko diseinatutakoak.

Pariseko azokako antolatzaileen arabera, PYME-en behar berriak merkatuaren hazkundea bultzatzen ari dira. Gainera, prozesuak optimizatu eta ekoizpena hobetzeko biltegiak modernizatu beharra ere faktore iraunkor bilakatzen ari da.

Bisita gaitzazu gure Standean!

HALL 6 – Stand S 055