ULMA Handling Systems-ek Malaga-Costa del Sol aireportuko ekipaje-sistemak birmoldatu ditu

ULMAk egin duen birmoldaketa eta egokitzapenari esker aireportuko ekipajeak ikuskatzeko sistemak arau berrira egokituko dira, eta horri esker Europa hegoaldeko aireportu-erreferenteetako batean bihurtuko da, urtean 20 milioi bidaiari hartzeko gaitasuna emango baitio.

Malaga- Costa del Sol nazioarteko aireportua 1919an eraiki zen, eta gaur egun 60 hegazkin-konpainiak baino gehiagok jarduten dute. Egunero Espainiako 20 hiri eta Europako 100 hiri baino gehiago lotzen dituzte. 18 milioi bidaiari inguruko trafikoa du eta hiru terminal ditu. Guzti honek trafikoa asko handitu du eta hainbat inbertsio egin behar izan dituzte hiru terminalak birmoldatu eta handitzeko.

ULMAK Malagako aireportuan birmoldatutako ikuskatze sistema

ULMAk aurrera eramandako birmoldatze eta handitze laneei esker, irteerako ekipajeak tratatzeko eta ikuskatzeko sistema berritu da, SIEBen (Ekipajeak bodegan Ikuskatzeko Sistema), hipodromoak eta fakturazio-zintak barne.

1 Terminala (T1)

Ekipajeak garraiatzeko lehendik zegoen instalazio osoa desmuntatu da, baita fakturazioko 3 hipodromo inklinatu ere. Makina berrien ezaugarriak medio, bi egitura metaliko berri hornitu eta muntatu dira, eta horien gainean jarri dira EDS ikuskapen-makina berriak.

Ekipajeak garraiatzeko sistemari dagokionez, T1ean 80 ekipo berri instalatu dira, bi desbideratzaile bertikal, etiketak irakurtzeko lau arku eta fakturazioko bi hipodromo inklinatu. Hiru itxitura berrirekin, argiztapen osoa indartu da. Suteak itzaltzeko aurrez zeuden puntuak desbideratu eta gaitu dira, eta orga-patioaren zola osoa konpondu da.

Azkenik, mantentze-lanetarako plataforma metaliko guztiak ordezkatu dira.

2 terminala (T2)

Terminal horretan, ekipajeak ikuskatzeko zeuden 11 lineak, bakoitza bere ikuskapen-makinarekin, ordezkatu dira eta terminaleko ekipajeak garraiatzeko sistema osoa aldatu da. Makina berrien ezaugarriak direla eta, horiek kokatuta daude 11 plataformen egitura metalikoa indartu da.

ULMAk ekipajeak garraiatzeko 419 ekipo berri instalatu ditu terminal honetan, 11 desbideratzaile bertikal maletak behar bezala sailkatzen direla bermatzeko, eta ekipajeak irakurtzeko 25 arku. 4. mailako segurtasun-maila berri bat eta lehergailuen aurkako edukiontzi bat integratu dira, eta fakturazioko 6 hipodromo inklinatu berri jarri dira.

Ekipo berrien iraunkortasuna bermatzeko, ULMAk 2 terminala mantentzeko plataforma metalikoen sare osoa ere instalatu du.

ULMAk birmoldatutako fakturazio mostradoreak Malagako aireportuan.

Bestalde, aldez aurretik zeuden fakturazio-postuen birmoldaketan ere parte hartu du, 65 fakturazio-mostradore ordezkatuz. Fakturazio-mahai horietako bakoitzerako, ULMAk suteen aurkako sektorizazio egokia bermatu du, suebakietako 32 uhate berri emanez eta aireportuko suteen aurkako telefonogunean integratuz. 80 CCTV kamera berri instalatu dira eta sistemaren argiztapen osoa indartu da.

3 terminala (T3)

Málaga-Costa del Sol aireportuko 3. terminalean, dauden bi solairuetako lanak egin dira, solairuartekoa eta sotoa. 13 ikuskapen-makina berri jarri eta integratu dira. Horretarako, ULMAk egitura metaliko berrien bidez indartu du hormigoizko lauza, non ikuskapen-makina berriek atseden hartzen duten.

Malagako aireportuan ULMAk berriztutako ekipajeak garraiatzeko sistema.

Ekipa garraiatzeko 218 ekipo berri instalatu dira, maletaren sailkapen egokia bermatzen duen desbideratzaile bertikal bat eta etiketak irakurtzeko 10 arku instalatu dira. Lehendik zeuden 3 areto birmoldatu dira, aireportuko segurtasun-geletan.