ULMA eta INTERMARCHEk hitzaldi bat emango dute elkarrekin Logistiaa-n barruko logistikaren oraina eta etorkizuna azaltzeko eta ULMAk marka ezagunarentzat garatutako proiektu arrakastatsuaren berri emateko.
Logistiaa, ULMA Handling Systemsek parte hartuko duen hurrengo jardunaldia izango da, oraingoan, LUG – Agromousquetaires (Intermarche) enpresarekin batera. Remy Leveque, ULMA Frantziako arduradun komertziala eta Stephane Coicaullt, LUG- Agromousquetaires erakundeko zuzendaria izango dira, ekainaren 7an Parisen (Frantzia) izango den jardunaldian gaia azalduko duten bi adituak.
Hitzaldian, Frantziako supermerkatu talde ezagun honen instalazioetan garatutako proiektuaren punturik garrantzitsuenak azalduko dira: proiektuaren etapak deskribatzetik hasi eta Intermarche Zentro Logistikoa automatizatzeko garatutako ekipamendu berritzaileena aztertzeraino.
Logistiaa jardunaldia garraio eta elikadura logistikoko sektorera zuzenduta dago, bertan, hainbat adituk parte hartuko dute eta logistika proiektu desberdinetan ezarritako irtenbide eta praktika onenak aurkeztuko dira.