ULMA Handling Systems-ek handitu egin du Uruguaiko D4 logistikako operadorearen eskabideak prestatzeko eremua

D4 logistikako operadorearen biltegi automatikoa 2015az geroztik dago martxan. Handitu dena eskaerak prestatzeko eremua da, eta horren helburua operadorea bezero berriak hartzeko prestatzea da.

ULMA Handling Systems industriako askotariko sektoreetan barne-logistikako automatizazio-soluzioak garatzen aditua da, eta, orain, Uruguaiko “D4 Logística & Distribución” logistikako operadorearen eskaerak prestatzeko eremua handitzen ari da. Negozioa handitzen ari denez eta bezero berriak izango dituztela aurreikusita, eskaerak prestatzeko ahalmena % 66 areagotuko du.

Inbertsio horri esker, D4 logistikako operadoreak eskaerak prestatzeko lerro gehiago izango ditu. Picking prozesurako hiru lerro izatetik bost izatera pasatuko da eta, horrela, ahalmen, bizkortasun eta efizientzia handiagoa izango du eskaerak prestatzean, ostalaritzaren, supermerkatuen eta elikagaien nahiz mutualitatearen sektoreetako bezeroen jarduerak ahalbidetzeko. “Eremu hori handitzeari esker, etorkizuneko eskarietarako prest egongo gara. Automatizazioak asko lagundu digu produktibitatea areagotzen, produkzio-prozesuko akats kopurua murrizten eta, aldi berean, alderantzizko logistikaren kostuak hobeto banatzen, picking prozesuaren kalitate handiari esker. Nabarmentzekoa da sistema honen bidez lan-baldintza ezin hobeak izan ditzakegula gure kolaboratzaileentzat, laneko higieneari eta osasunari buruzko arauen araberakoak. ” esan du Diego Manganelli-k, “D4 Logística & Distribución” logistikako operadorearen kudeatzaile nagusiak.

D4ko biltegi automatikoak, ULMA Handling Systems-ek garatutakoak, zazpi urte bete ditu martxan jarri zenetik, eta Fine Stockers (mini load garabi pilatzaileak) erabiltzen dira hura kudeatzeko. Orduz geroztik, operadoreak asko areagotu zuen urtean kudeatutako unitateen kopurua. Lehen, 30 milioi unitate inguru kudeatzen ziren urtean; orain, aldiz, 42 milioi unitatera iritsi da kopuru hori. Beraz, % 70eko igoera egon da eskaera-lerroen bolumenean. Gaur egun, enpresak 72.000 lerro prestatzen ditu hilean (batzuetan baita 80.000 ere), eta % 90 ULMAren picking sistemaren bidez prestatzen dira. Une honetan, D4k 3.500 erreferentzia aktibo dauzka.

Manganellik adierazitakoaren arabera, D4 logistikako operadoreak gaur egun 14 bezero dauzka Uruguain, eta D4ren hazkuntza, hein batean, biltegi automatikoaren bidez lortutako produktibitate-mailari esker da jasangarria.

Automatizazioak lanpostuak kentzen dituenaren uste okerra zabaldu da, eta ez da testuingurua kontuan hartzen. Argi dagoena da zazpi urte hauen ondoren, robotikari esker, gure kolaboratzaileek picking sistemak hobeto ezagutzen dituztela eta modu seguruan lan egin dezaketela. D4ren bezero kopuruaren igoeraren ondorioz, lanpostu gehiago sortu dira, eta hedapen honen ondoren ere hori izango da joera. Osasunaren sektoreari dagokionez, langileak motibatuta, gaituta eta trebatuta egotea oso lagungarria da hornikuntza-kate osoan zehar osasun-segurtasuna hobetzeko, eta hori da ULMAren soluzioei esker lortu duguna”.

Marcelo Bueno, Latinoamerikako ULMA Handling Systems-en zuzendari exekutiboak esan du D4 proiektua handitzeari esker indartu egingo dela automatizazioak enpresen logistikan eragiten duen bilakaera; izan ere, enpresek geroz eta bizkortasun, trazabilitate eta errendimendu handiagoa behar baitute negozioa hazi dadin, eta hori mundu mailako joera bat da.

Gure DNAren parte da berrikuntzak egitea gure bezeroei teknologia berrienak darabiltzaten soluzioak eta gure taldearen tokian-tokiko laguntza eskaintzeko; horrela, prestatuta egongo gara zerbitzurik onena eskaintzeko eta tokiko eskarien premiak hobeto ulertzeko. D4rekin harreman estua izan dugu sei urte hauetan zehar, eta ULMAk Latinoamerikan bidea egiteko eta tokian bertan soluzio globalak eskaintzeko duen helburuaren isla da hori”.