Lilly farmazeutikak, Miebach Consulting-ekin batera, ULMA Handling Systems aukeratu du berriz bere sistema logistiko automatizatua handitzeko
Lilly-ren prozesu logistikoaren automatizazio proiektuak lortutako arrakastaren ondorioz, enpresa farmazeutikoak berriz aukeratu du ULMA garraio automatikoko sistema berria garatzeko. Sistema berri honek bere produktuen trazabilitatearen kudeaketa hobetzen lagunduko dio, produktibitatea handitzen eta distribuzio zerbitzua hobetzen.
Enpresa farmazeutikoak gela zuri bat eraiki du bere instalazioetan eta ondorioz, ULMA aukeratu du berriz bere garraio automatikoko sistema aldatzeko eta handitzeko. Sistema berri honek paleten garraio automatikoa eta gela zuriaren arteko lotura egingo du, bete behar dituen baldintza legal guztiak kontuan izanik uneoro. Handitze honek honakoa baimenduko dio Lilly farmazeutikari: baldintza legal guztiak betetzea eta bere bezeroei eskaintzen dien zerbitzua hobetzea, produktuen kalitatea bermatuz uneoro.
Munduko hamar konpainia farmazeutiko liderretako bat da Lilly, eta bere lan-filosofia ikerketa- eta berrikuntza-lanetan oinarritzen du.
Informazio gehiago nahi izan ezkero, jarri kontaktuan gurekin!


