50eko hamarkadaren bukaeran orain ULMA dena hastapenetan zegoen, sei gazte mekanikarik lokal zahar batean enpresa munduan beren ibilbideari ekin ziotenean. Haien asmoa, orduan oparoaldian zen tokiko txokolate-industriarako mantenimenduan eta lan lagungarrietan jardutea zen. Urte batzuk beranduago, 1961ean, empresa, kooperatiba bihurtzea erabaki zuten, José Mª Arizmendiarrietarekin harremanetan egon ondoren, Arrasateko Kooperatiba Esperientziaren inspiratzailearekin hain zuzen, Talleres ULMA S.C.I.ren fundatzaileak haren filosofia berekoak baitziren. 1963an sortzaileen izaera dinamikoa agerian geratu zen Espainiako merkatuan lehenengo JJEIP aldamio prefabrikatua barneratuz, eta era berean, tribuna eta hesi metalikoen produkzioari ere ekinez. Azken hauek, Lasarten 1965ean ospatu zen Munduko Txirrindularitza Txapelketan estreinatzeko aukera izan zuten.

Aldi berean, Forjas de Zubillaga-ko lau langilek sarrailagintza eta osagarrien tailer bat hartu zuten, balkoiak, ate metalikoak, eta hainbat forja-lan fabrikatzen hasteko. Pixkanaka negozioak aurrera egin zuen eta 1962an kooperatiba ofizialki eratu zen GAITU S.C.I. izenez beranduago ENARA bezala ezagutua izango zena. Bere hazkundearen eta sendotze prozesuaren ondorioz, bridak fabrikatzen hasi ziren Erorketa Gabia erabiliz eta gerataera hau izan zen enpresaren eraldaketaren eragile eta bere ondorengo garapenaren
oinarri.

1986an Oñatiko Eskualde Taldea, OÑALAN eratu zen, ENARA, ULMA eta OINAKAR enpresek osatua. Azken hau Euskadiko Kutxak sustatu zuen eta 1984az geroztik orga jasotzaileak merkaturatzeari ekin zion. 1986an OÑALAN ULMA Taldea izatera pasatu zen, beranduago, 1992an, marka korporatibo berria eratuz.

Hauek dira ULMA Taldearen hasiera urratsak, non bere fundatzaileen eta milaka bazkide eta langileen ilusioa eta izaera berriztatzailea diren nagusi. Azken hauek testigua jasotzen jakin izan dute, sortutako aberastasuna gizartearen osotasunera bueltatzeaz arduratzen den modelo kooperatiboarekiko egindako apustuarekin jarraituz.

Produktuak eta enpresak merkaturatzeko sortutako markak, egungo ULMA Taldearen oinarri eta jatorria direnak, agirian uzten dute fundatzaileen izaera berriztatzailea, ezagutza eta determinazioa.

 

fundadores

banner_historia

Uso de cookies

Este sitio utiliza cookies para facilitar y mejorar la navegación. Si continua navegando, significará que acepta su uso. Puede cambiar su configuración u obtener más información en nuestra política de cookies

Cookies erabilera

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen segitzen baduzu, cookie-ak erabiltzeko baimena eman duzula joko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, irakurri cookie-ei buruzko politika.

Use of cookies

This website uses cookies to facilitate and improve browsing. If you continue browsing, we will take this to mean that you accept their use. You can change your configuration or get more information from our cookies policy.

Verwendung von Cookies

Diese Seite verwendet Cookies für ein einfacheres und besseres Surfen. Wenn Sie weiter surfen, akzeptieren sie damit deren Verwendung. Sie können die Konfigurierung verändern oder weitere Information über unsere Cookies-Politik erhalten

Uso de cookies

Este site usa cookies para facilitar e melhorar a navegação. Se continuar navegando, significa que aceita seu uso. Pode alterar a sua configuração ou obter mais informações sobre a nossa política de cookies

Utilisation de cookies

Ce site utilise des cookies qui facilitent et améliorent la navigation. Le fait de continuer sur ce site vaut acceptation de leur utilisation. Vous pouvez changer leur configuration ou en savoir plus sur notre politique de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies