ULMA bere jendearekin eta ingurunearekin konprometituta dagoen Enpresa Taldea da. Pertsonetan oinarritutako proiektua da eta gero eta globalizatuago dagoen mundura irekita dago. ULMA Espainiako iparraldeko Enpresa Talderik handienetakoa da, merkatuan presente 60 urte egin dituena eta Berrikuntzarekin, Enpleguarekin eta Balio Erantsiarekin konpromiso argia daukana.
Hasiera-hasieratik Arrasateko Esperientzia Kooperatiboari lotuta, ULMA Taldea MONDRAGONeko kidea da. ULMAren nortasuna hezkuntza, finantza, ikerketa eta gizarte aurreikuspenaren eremuetan abangoardian dauden hainbat erakundek markatutako ingurune batek zehazten du. Balio Kooperatiboetan oinarritutako kulturatik abiatuta eraikitako historia batekin, gaur ULMA Taldea etorkizuna da, eta teknologia eta lan prozesu aurreratuenen eta optimizatuenen abangoardian dago.
ULMA Taldea, finean, talde sendoa da, eta bere nortasunaren markak dira gaur egungo errealitatea posible egin zuten pertsonen esfortzua eta etorkizuneko ikuspegia aitortzea, komunitate solidario batean partaide izatea, proiektu komun batean parte hartzea eta inplikatzea, eta etorkizunerantz aurrera egiteko ahalmenean konfiantza izatea. ULMA Taldearen historiaren parte diren pertsonenganako esker ona eta harrotasuna, eta etorkizuneko belaunaldiei izaera positibo eta ekintzaile hori transmititzea dira ULMA Markaren muina.