Kirol-instalazioetan drainatzea funtsezkoa da atleten errendimendu optimoa eta segurtasuna bermatzeko. Jokorako gainazalean ura pilatzea saihesten du, gainazalaren kalitatea zaintzen du eta azpiegituraren iraunkortasunari laguntzen dio. Gainera, drainatze-sistema on batek kirol-jardueraz gozatzeko aukera ematen du, klima-baldintzak gorabehera.
Laburbilduz, kirol-instalazioen epe luzerako arrakasta eta iraunkortasunerako funtsezko osagaia da. Are gehiago, Rafa Nadal Academy bezalako lehen mailako instalazioak direnean. Mallorcako tenislariak sortutako tenis akademiak eliteko kirolarien hurrengo belaunaldia prestatzea du helburu, eta bere instalazioetan euri urari aurre egiteko ULMA Architectural Solutions-en drainatze kanal ezberdinak aukeratu dituzte.
ULMA Architectural Solutions-en drainatze-kanalak
Instalazioetatik paseatuz, SELF familiako kanalak aurki ditzakezu, oinezkoek erabiltzeko eta noizbehinkako zirkulaziorako guneetan, eta baita SPORT familiako kanalak, kirol instalazioetarako drainatze kanaletak… ere. Horiek, logikoa denez, tenis pisten perimetroan daude instalatuta, bai lur harrotuko pistetan, bai pista azkarretan, instalazio haietako erreginak direnetan.



Kanal teknikoagoak ere aurki daitezke, hala nola Multi V+, erabilera moldakorragoa duena eta tarteko kargetarako eta ibilgailuen zirkulaziorako egokia dena, non eskakizun hidraulikoa txikia edo ertaina den. Eta ez ditzagun ahaztu Hydro kanalak. Polipropilenozko kanal horiek oinezkoentzako eta autoen noizean behingo zirkulaziorako ere badira, eskakizun hidrauliko txikiko eremuetarako.
Kalkulu hidraulikoa
Ingeniaritzako talde teknikoak proiektu bakoitza aztertzen du, proiektatutako kanalizazio sistemak ebakuazio gaitasunean eta kostuan optimoak direla bermatzeko.
ULMAk garatutako plataforma anitzeko software bat dute, eta, horrek, modu erraz eta zehatzean, kanal lerroen kostua optimizatzeko aukera ematen du, aplikaziorako kanal egokiena hautatuz, bitarteko irteeren kokapen zehatza eginez edo kanalak maldan goitik behera banatuz.