Poloniako hiriburuaren erdian Q22 dorrea dago, Poloniako etxe orratzik garaienetako bat. 194 m altu da, masta barne, eta bulego erakin horrek hemendik aurrera 50.000 m2-ko azalera izango du, 47 solairutan banatuta, horietatik 5 lurpekoak izanik.
Q22 eraikinaren diseinua Kuryłowicz & Associates arkitektura estudioaren lana da, BuroHappold poloniar bulegoarekin duen lankidetzaren emaitza. Proiektuak“Breeam Interim Excellent” egiaztagiria eskuratu du, Poloniako baloraziorik onenarekin. Ebaluazioaren irizpideen artean zeuden eragintasun energetikoa, erabilitako materialak, hondakinen kudeaketa eta lan ingurunea.
ULMA Constructionek bere enkofratuen eta aldamioen gama zabal bat jarri du “funtzionamenduan”, horien artean sistema autoigokariek protagonismo berezia hartzen dutelarik. Produktu horiekin garaiera handiko egiturak eta eraikinak eraiki daitezke, garabia erabili beharrik gabe. ATR sistemarekin lau nukleo edo igogailuetarako zulo eraiki dira, eta HWS babes perimetralekin, berriz, langileen segurtasuna bermatu da, bai aurkako baldintza meteorologikoei dagokienez, bai pertsonen zein objektuen artean gertatu daitezkeen erorikoei dagokienez, horiek arrisku tipikoak baitira garaiera handiko eraikuntzetan.
Lanak 2014ko uztailean hasi ziren, eta 2016ko lehen hiruhilekoan amaituta egongodirela aurreikusten da.