LGW enkofratu arina ikerketa eta berrikuntza bezeroarentzako produktu berri, soluzio berri eta zerbitzu berri bihurtzearen ondorioa da.
LGW hormako enkofratua da, bizitegien eraikuntzara zuzendua. Obrako kostu altuak direla-eta soluzio edo enkofratu gero eta arinagoak eta sinpleagoak behar dira, muntaketari etekina handiago ateratzeko. LGW da ULMAk merkatuko premiei eta mundu osoan egindako proiektuen gainean bezeroek esandakoari emandako erantzuna.
ULMAk erresistentzia eta pisuaren arteko orekarik handiena lortu du, eta modurik merkeenean, gainera. Panel ertain baten 30kg/m2-ko pisua aldatu gabe, erresistentzia handitu egin da 60 kN/m2-ra arte bere gama osoan eta 80 kN/m2-ra arte panel unibertsalarekin. Panelez egindako horma garaien kasuan ez da beharrezkoa hormigonatze abiadura kontrolatzea.