Brasileko Olinpiar Jokoak Sao Paulo hiria eraldatzen ari dira, bide azpiegituretan nabarmen eraginez. Hiriaren hegoaldean, “Chucri Zaidan” hirigintza planean, higiezinen hainbat proiektu daude, bide, ingurumen eta gizarte azpiegiturekin batera. Plan horren barruan, Marginal Pinheiros inguruan bi zubi berri eraiki dira: Laguna eta Itapaiuna. ULMAk bietan parte hartu du. Bi proiektuetan, R $ 305 milioiko inbertsioa egin da eta horiei esker, orain arte oso saturatuta zegoen zonalderako sarbideak eta itzulerak erraztuko dira.
Itapaiuna zubia luzeran 340 metro duen gaineko pasabide bat da, 3 bide dauzkana, eta, bizileku-gune berrietako trafikoa arinduko du. Lurrean apeo arruntak muntatzea ezinezkoa zenez eta ibaiaren bi ertzen artean 113 m-ko baoa izanik, ODEBRECHT enpresa eraikitzaileak eraikitze sistema errentagarri eta arina aukeratu du. ULMA Construction Brasileko ingeniari taldeak egoitza nagusiko arlo teknikoarekin elkarlanean, CVS segidako hegaletako orgen soluzioa planteatu zuen, sistema malgua eta errendimendu handikoa; izan ere, sostengu-ahalmen handia izateaz gain, taularen sekzio ezberdinetara egokitzen baita.
Ibaiaz gain, zonaldeko lurra kalitate txarrekoa da eta trafiko astuna eta hiri interferentziak izaten dira, eta, arazo horiei irtenbidea emateko ULMA Construction-eko ingeniari taldeak enkofratuen soluzio tekniko ezberdinak planteatu ditu. Baoei aurre egin eta uneoro ibilgailuen trafikoa mantentzeko eta trenbide bat izateko, gaineko pasabide batzuk sortu dira. Luzeran 15 m baino gehiagoko MK zertxekin eta altueran 10 m baino gehiagoko MK zinbriekin egindako konbinaketak azpiegitura horien ixtea ekidin du. MK sisteman oinarritutako bi aplikazioak gai dira karga handiak jasateko eta proiektu bakoitzaren eskakizunetara konfiguratu daitezke. Karga betekizunak txikiagoak zirenenean, ALUPROP aluminiozko eskorak erabili dira, apeo sistema moduan.
Erabilitako eraikitze sistema edozein izanik ere, 340 m-ko luzeran zehar ENKOFORM HMK enkofratua taularen sekzio aldakorrera egokitu da.
ULMAk ekipoetan 1.400 tona baino gehiagoko hornidura eskaini du, eta horretaz gain, aplikazio, aurre-muntaketa, laguntza eta proiektuaren ikuskapen zerbitzuak.


