Zubibide horrek berebiziko garrantzia du uharteko komunikazioetan, eta 100 metrotik gorako altuera du. ULMA Constructionek eskainitako soluzioei esker, trafikoari eragin gabe birgaitu ahal izan dute zubibidea.
Guiniguadako zubibidea, Kanaria Handiko Las Palmasen, uharteko errepide-sareko zubibide nagusietako bat da. Azpiegitura zibil guztiek bezala, denborak aurrera egin ahala egiturazko konponketa handi baten beharrean aurkitzen zen.
Zubiaren funtsezko egituretako bi hondatze-zantzu nabarmenak agertzen hasiak ziren. Egoera horren ondorioz, premiaz esku hartu behar izan zen, bi azpiegituren egitura-osotasuna indartzeko eta zubibidearen balio-bizitza luzatzeko.
ULMA Constructionek emandako soluzioei esker, birgaitze-lanak egin ahal izan dira, nahiz eta erronka tekniko nabarmenak izan.


Lehenengoa, eta garrantzitsuena, lan-eremuetara iristeko zailtasuna izan da. Zubibidearen zutabeek 100 metroko altuera dute e ta ezinbestekoa izan da BRIO aldamioarekin zintzilikatutako egiturak diseinatzea eta instalatzea. Sistema hau ingurune honetarako berariaz sortu da, altuerako segurtasuna eta eraginkortasuna bermatzen baititu.
Beste erronka handi bat esku hartzeanan zehar zirkulazioa zabalik mantentzea izan da. Ibilgailu astunei mugak ezarri bazaizkie ere, bidea erabili ahal izan da da, eta horrek plangintza oso zorrotza exijitu du. Obraren fase bakoitza xehetasunez koordinatu da, trafikoarekiko interferentziak minimizatzeko eta, aldi berean, langileen zein erabiltzaileen segurtasuna babesteko.


