ULMA Construction enkofratuak eta aldamioak Erdialdeko Europako ur araztegirik handienean

Pragako ur tratamendurako planta da Txekian egiten ari den proiekturik handiena eta Erdialdeko Europako ur araztegirik handiena bihurtuko da

Proiektuaren barruan bi jarduketa egingo dira, 400.000 m2-ko azaleran, 500.000 m3 hormigoi erabiliz: Císařský Ostrov  uhartean jada dagoen ur tratamendurako plantaren birmoldaketa eta instalazioen hedapena. Hedapen horri “New Water Line“ izena jarri zaio, eta tratamendu kimiko gehigarria duen prozesamendu mekaniko eta biologikorako lerro independentea da. Lerro berri horretan erabili den teknologiarekin bete ahal izango dira Europako Kontseiluak “gune sentikorren” gainean ezarritako mugapenak. Interbentzio horiekin, plantak ur tratamendurako prozesuaren %40 egingo du, eta lerro berriak, berriz, gainerakoa. Planta martxan jartzeko eta frogatzeko lanek urtebete iraungo dute.

Lerro berriaren eraikuntza lau lan arlotan banatuta dago: SO04, SO06, SO09 eta SO10. Gune horietako bakoitzaren neurria dela eta, beraien zabaleragatik ez ezik inplikatzen dituzten lanengatik ere proiektu independentetzat jo dira, bakoitza bere obra buruarekin, lan koordinazioarekin, etab.

ULMA Txekiako lantaldeak sistemak biltegietan aurrez muntatuta hornitu ditu, eta horrela denbora gutxiago behar izan da obran muntatu eta instalatzeko. Ekipoak obran egongo dira lanak egiten diren denbora guztian. ULMAk aurremuntaketa zerbitzua eskaintzen du, bezeroak ahalik eta errentagarritasunik handiena eduki dezan eta kostuetan aurrezteko.

Proiektuaren dimentsioak eta jarduketen aniztasuna direla eta, soluzio espezifikoak behar izan dira egikaritze gune bakoitzerako. Ura etengabe zirkulazioan egon beharra eta planta hauetan erabiltzen diren teknologiak direla eta, geometria eta akabera zehatzekin gauzatu behar dira. MK sistemaren laguntzarekin, dela bertikalean erabilita ENKOFORM VMK sistemarekin dela horizontalean ENKOFORM HMK sistemarekin, 30etik gora eraikuntza berezi sortu dira. Gainera, 12 metro baino gehiagoko hormak behingo batean hormigoiztatu dira, MK txarrantxez indartutako ORMA enkofratu modularrarekin.

Jarraitu irakurtzen…