Kozienice-ko planta, 1972tik martxan dagoena, Poloniako bigarren ikatz zentral elektriko handiena da eta lehena produkzio gaitasunari dagokionez. 2012tik energia unitate berri bat eraikitzen ari dira zeinak 1.075 MW-rekin %5 igoko duen energia produkzio nazionala.
ULMA Construction-ek, proiektuaren instalazio batzuk egiteko, ekipoz hornitu du: galdaren aretoa, konbustio-gasak desulfuratzeko sistema, ekipo elektrikoetarako eraikina eta hozte-sistemaren dorrea
Proiektu honek lur azpiko konduktu bat dauka bere baitan, ur beroduna, 4 m zabalekoa eta 2,7 m altuerakoa, dorrearen perimetrotik erdiguneraino doana eta handik 20 m-ko altuera hartzen duena. Kasu honetan, hormak ORMArekin egin dira eta estalkian, berriz, VR Mahaiak, perimetralak, erabili dira bi tamainatakoak: 150 x 270 cm eta 150 x 360 cm, erraz erabiltzeko modukoak eta edozein lekutara egokitzen direnak.
ULMA Construction-ek horrelako obren eskakizunak bete ditu:kostuen murrizketa, kalitate estandar handiak eta segurtasunezko eskakizun handiak.