ULMA Construction 2017-12-15

ULMA Constructionek BIKAIN euskararen kalitatearen ziurtagiriaren goi mailako zilarra eskuratu du

Asteazkenean, beste 34 erakundetako ordezkariekin batera, Bilboko Euskalduna Jauregian izan ziren Raul Garcia ULMA Constructioneko lehendakaria eta Euskara Batzordeko kideak BIKAIN ziurtagiria jasotzen, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren eta Miren Dobaran Hizkuntza Politikako sailburuordearen eskutik.

Bigarren aldia da BIKAIN ebaluatzaileen kluba osatzen duten kanpoko aditu kualifikatuek ULMA Constructioneko Oñatiko guneetan euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketaren ebaluaketa egin dutena. BIKAIN sistemaren arabera, 1.000 puntu lor daitezke gehienez eta ULMAk aurten lortutako emaitzak (700-749 puntu) %70eko jauzi positiboa suposatu du 2014an lortutako emaitzarekin alderatuta.

Ebaluazio prozesua euskararen sustapenaren aldeko dinamikaren indarguneak sendotzeko, zer hobetuak identifikatzeko eta etengabeko hobekuntza sustatzeko aukera eta laguntza izan da ULMArentzat.  Erakundearen irudia, bezeroekiko harremanak, barne-komunikazioa, pertsonen kudeaketa, kanpo-harremanak eta kudeaketa-sistema izan ziren, besteak beste, aztertutako eremuak.

Ebaluatzaileen ustez, hauek izan dira ULMA Constructionek dituen hiru indargunerik garrantzitsuenak: Alde batetik, ULMA Construction osatzen duten langileen gehiengoa (%96) euskara ulertzeko gai da, asko euskal hiztunak dira eta euskara da lan-hizkuntza naturalahaietako askoren artean. Horrez gain, euskararen arloan azken urteetan pertsonen kudeaketan eta barne-komunikazioan ULMAk egindako ahalegin ikaragarria ere azpimarratu nahi izan dute ebaluatzaileek.

Bestalde, ULMAren organo gorenek euskararekiko duten konpromisoa eztabaidaezina dela ere adierazi dute. Lehendakariaren, zuzendarien, zein organo sozialen inplikazioa eta eragina ezinbestekoak izan direla gaur egun ULMA Construction iritsi den lekura iristeko. Neurri handi batean haiek izan dira bultzatzaile beraien portaera eredugarriaren bitartez, inor derrigortu gabe eta era lagunkoian, foro guztietan euskararen presentzia eta erabilera sustatu dutenak.

Bukatzeko, ULMAn hizkuntza-helburuak enpresaren kudeaketaren oinarrian txertatu izana zoriontzekoa dela azpimarratu dute ebaluatzaileek. Honekin batera, orain dela bi urte ULMAn martxan jarri zen eta aurten bukatuko den EUSLAN egitasmoaren inguruan Eusko Jaurlaritzatik jasotako balorazioa ere oso positiboa izan dela azaldu dute.

Goi mailako Zilarrezko Ziurtagiria denon artean egindako lanaren eta ahaleginaren zorioneko aitortza izan da ULMArentzat, baita hasitako bidetik aurrera gogotsu egiteko bultzada ere.

Uso de cookies

Este sitio utiliza cookies para facilitar y mejorar la navegación. Si continua navegando, significará que acepta su uso. Puede cambiar su configuración u obtener más información en nuestra política de cookies

Cookies erabilera

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen segitzen baduzu, cookie-ak erabiltzeko baimena eman duzula joko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, irakurri cookie-ei buruzko politika.

Use of cookies

This website uses cookies to facilitate and improve browsing. If you continue browsing, we will take this to mean that you accept their use. You can change your configuration or get more information from our cookies policy.

Verwendung von Cookies

Diese Seite verwendet Cookies für ein einfacheres und besseres Surfen. Wenn Sie weiter surfen, akzeptieren sie damit deren Verwendung. Sie können die Konfigurierung verändern oder weitere Information über unsere Cookies-Politik erhalten

Uso de cookies

Este site usa cookies para facilitar e melhorar a navegação. Se continuar navegando, significa que aceita seu uso. Pode alterar a sua configuração ou obter mais informações sobre a nossa política de cookies

Utilisation de cookies

Ce site utilise des cookies qui facilitent et améliorent la navigation. Le fait de continuer sur ce site vaut acceptation de leur utilisation. Vous pouvez changer leur configuration ou en savoir plus sur notre politique de cookies

USO DEI COOKIE

Questo sito utilizza i cookie per facilitare e migliorare la navigazione. Se continui a navigare, significa che ne accetti l’utilizzo. Puoi modificare la tua configurazione o ottenere maggiori informazioni nella nostra POLITICA SUI COOKIE.

UŻYCIE PLIKÓW COOKIE

Niniejszy serwis internetowy używa plików cookie w celu ułatwienia i polepszenia surfowania po nim. Jeżeli nadal będą Państwo surfować po nim oznaczać to będzie, że akceptują ich zastosowanie. Mogą Państwo zmienić swoją konfigurację lub uzyskać więcej informacji na naszej POLITYCE DOT. PLIKÓW COOKIE

UTILIZARE COOKIES

Acest site foloseşte cookies pentru a facilita şi îmbunătăţi navigarea. Continuarea navigării presupune acceptarea politicii de cookies. Pentru schimbarea configuraţiei sau pentru a obţine mai multe informaţii vizitaţi politica de cookies

ИСПОЛЬЗОВАНИЕ COOKIE-ФАЙЛОВ

Данный сайт использует cookie-файлы для более быстрой навигации. Продолжая навигацию по сайту, вы соглашаетесь с политикой использования cookie-файлов. Вы можете изменить настройки или получить больше информации о нашей политике использования cookie-файлов

ÇEREZLERİN KULLANIMI

Bu site, geziniminizi kolaylaştırmak ve geliştirmek için çerezler kullanmaktadır. Sitede gezinmeye devam etmeniz, çerezlerin kullanımını kabul ettiğiniz anlamına gelecektir. Site yapılandırmanızı değiştirebilir veya Çerezler politikamız dahilinde daha fazla bilgi edinebilirsiniz.

ACEPTAR
Aviso de cookies