ULMA Architectural Solutionsen fatxada aireztatua Esteponako udaletxe berrian

Esteponako udaletxe berrian Stoneo plakak jartzea funtsezkoa izan da, udal-eraikina Espainiako jasangarrienatako eta abangoardistenetako bat eraikitzeko.

Costa del Soleko hiri honetan, ia urteko egun guztietan izaten da eguzkia, eta hori, itsasotik gertu egotearekin sortzen den gatz-giroarekin batera, erronka bihurtzen da fatxada bat diseinatzeko orduan.

Horregatik, eraikin berrirako aukeratu den irtenbidea sareta bat jartzea izan da, eraikina eguzki-erradiazio zuzenetik termikoki babesteko. Bere helburu nagusia “azal” jarraituaren eta arinaren kontzeptua mantentzea da, aldi berean iraunkortasuna, erresistentzia eta mantentzeko erraztasuna bermatuz, bereziki itsasotik gertu dagoela kontuan hartuz.

Hainbat material hartu ziren kontuan, eta, azkenan, ULMAren Stoneo plakak aukeratu ziren beraien arintasunagatik, diseinu-askatasunagatik, iraunkortasunagatik eta erresistentziagatik. Plaka horiek argitasuna kontrolatzeko aukera ematen dute, opakutasun-maila desberdinei esker, eta, gainera, oso erresistenteak dira ingurune gaziekiko, ura ahalik eta gutxien xurgatzen dutelako.