ULMA Architectural Solutionsek, bere Branding eta Nazioartekotze estrategiari jarraituz, enpresa-aurkezpeneko bideo berria aurkeztu du, salmenta-indarraren komunikazio tresnak indartzeko asmoz.
Ezinbesteko komunikazio tresna da enpresak eskaintzen dituen soluzioak eta soluzioen oinarri nagusia den material berritzailearen ezaugarriak eta abantailak –hormigoi polimeroa– ezagutzera emateko.
Halaber, ikus-entzunezko pieza honek gure eredua erakutsi nahi du: ULMA Architectural Solutionsen balio nagusia pertsonak dira, gure langile, bezero eta laguntzaileen inplikazio, pasio eta talde lanari esker.
Ikusteko moduan dago ULMAren web orriko bideoen sailean eta ULMA Architecturalen You Tubeko kanalean.