Arkitektura judizial modernoaren ardatza da esparru judizialean inplikatutako pertsonentzat (abokatuak, epaileak, akusatuak eta fiskalak, besteak beste) espazio funtzionalak sortzea. Izan ere, erabakigarria da erabiltzaileen beharrak aurreneko lekuan jartzea.
Arkitektura horren adibide da Segoviako Epaitegi berria. Hiru solairuko eraikin ikusgarri hori 13.000 m2-ko lursail batean dago, eta oinarri sendo baten gainean kontu handiz jarritakoak diruditen hiru bolumen geometriko handi ditu ezaugarri bereizgarri.
Estetika garaikidea eman diote meraikinari. Lerro garbiak eta bolumenekin eta geometriarekin jolasten duen diseinua dira estetika horren ezaugarri bereizgarriak. Giro profesionala eta serioa sortzea da, hain zuen, bere helburua.
Hori lortzeko, ULMA Architectural Solutionsen fatxadetarako soluzioak baliatu dituzte. Guztira, 3.030 m2 fatxada estali dira Stoneo plakekin, fatxada aireztatuetarako eraikuntza soluzioarekin, alegia. Arkitektura judizialeko proiektu honetarako, Pure gamaren testura arbeltsua aukeratu da, tonu zurian. Aukera dotorea, higiezinari akabera garbia eta estetikoki polita ematen diona.
Bolumenak, geometria eta material nobleak
Bolumenak eta geometria funtsezko elementuak dira arkitekturan, eraikinen forma definitzen baitute eta diseinu koherenteak eta atseginak lortzeko funtsezkoak baitira.
Segoviako epaitegieen eraikin berriaren fatxada kubo angeluzuzen formako 3 bolumen handiz dago osatua, errezel hormako leiho handien marko gisa. Leiho horiek ULMA Architectuural Solutionsen xaflekin estalita daude, udako hilabeteetan gehiegi ez berotzeko.

Hiru kuboen eraikuntzan, bestalde, ageriko hormigoia erabili da eta Stoneo plakekin estalitako oinarri moduluaren gainean bermatzen dira emeki. Eraikinaren aurpegi hori zatikatzea izan da altxaera horrek eduki duen zailtasuna, aurpegi horretan leiho zulo ugari baitago. Fatxada bat gauzatzeko eta aldez aurretik planifikatzeko puntu kritikoetako bat izan ohi da. Hala ere, ULMA Architectural Solutionseko taldea gai izan da diseinu koherente eta atsegina lortzeko.

Kanpoaldea eta barrualdea: hizkuntza berdina, material berdina
Proiektu honen beste ezaugarrietako bat da kanpoan eta barruan material berdina erabili dela. Gero eta gehiago dira aukera horren alde egiten duten arkitektura proiektuak. ULMA Architectural Solutionseko taldeak horrela egin du eraikinaren hall handietan eta sarrera ondoko eremuak estaltzeko.
Epaitegi honetan, kanpoan instalatutako plaka berdinekin estali da patioak inguratzen dituzten bolumenen barruko aurpegia. Gainera, Stoneorekin estali dira barrualdeko elementu solteak .
Labur esanda, Segoviako epaitegi berriak arkitekturako diseinu garaikidearen adibide nabarmena dira, eta orain espazio bikaina dira hirian justizia administratzeko.