ULMA Architectural Solutions-ek KOMPAQDRAIN® katalogo berria merkaturatu du

KOMPAQDRAIN®, MAX FLOW® sistema duen drainatze kanalen gama berria.

ULMAk katalogo berria garatu du ULMA KOMPAQDRAIN® drainatze kanal trinkoen gama merkaturatzeko.  Kanal berria da, hormigoi polimerozko pieza bakarrean fabrikatua, trafiko intentsitate handiko guneetarako berariaz diseinatua.

KOMPAQDRAIN® gamaren abantaila nagusia MAX FLOW® sistema berritzailea da: sarrerako zuloen diseinu kurbatu originalari esker, uraren abiadura eta kanalaren drainatze ahalmena handitzea lortzen du.

Katalogo berri honetan ® hiru modelo aurkituko dituzu.

KOMPAQDRAIN® TRAFFIC: D400 karga klaserako diseinatua, egokia da merkataritza gune, aparkaleku eta hiriguneetarako.

KOMPAQDRAIN® INDUSTRY: Kanalak zulo txikiagoak eta azalera laua ditu orgak pasatzerakoan bibrazioak saihesteko. E600 karga klasera arte diseinatua, soluzio perfektua da industrialdeetarako.

KOMPAQDRAIN® CIVIL: Egokia da F900 karga klasera arte, eta espezifikoki diseinatuta dago zirkulazio handiko guneetarako eta ezin hobea da autopista, aireportu, zerbitzugune edo trafiko intentsitate handiko beste aplikazio batzuetarako.

Deskargatu ezazu KOMPAQDRAIN®  KATALOGO berria eta, inprimatutako bertsioa jaso nahi izanez gero, hemen idatzi.